226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Langileak aldi baterako kontratatzeko erregelamenduan, Burlatako Udalaren, erakunde autonomoen, sozietate publikoen eta Udalaren mendeko beste erakunde ororen zerbitzura aritzeko. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2022ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Langileak aldi baterako kontratatzeko erregelamenduan, Burlatako Udalaren, erakunde autonomoen, sozietate publikoen eta Udalaren mendeko beste erakunde ororen zerbitzura aritzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Burlatan, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2214465