226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

835/2022 EBAZPENA, urriaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira 2021eko otsailaren 21ean Berako eta Lesakako udalerrietan gertatu zen baso suteak ustiategietan eragin zituen kalteak arintzeko laguntzak emateko, "de minimis" araubidearen pean. DDBN identifikazioa: 656120.

2021eko otsailaren 20an, baso sutea gertatu zen Berako eta Lesakako udal mugarteetan, Villanueva ostatutik gorako errekan, Endarlatsarako norabidean, Gipuzkoako mugarantz.

Haizearen indarragatik, ezin izan ziren erabili Nafarroako Gobernuaren aireko baliabideak, eta inguruko suhiltzaile taldeak aritu ziren sua itzaltzeko lanetan. Otsailaren 21ean, igandearekin, 19:00etan, bukatutzat jo zen lana.

Zenbait abeltzaintza ustiategik ekoizpen ahalmena galdu zuten suteak eragindako kalteengatik, eta, horregatik, beharrezkotzat jotzen da laguntza bat ezartzea suteak sektore horretako profesionalei eragindako galerak arintzeko, abeltzaintza jarduerarekin jarraitu ahal dezaten.

Ebazpen honetan araututako laguntzak "de minimis" araubidearen menpean daude (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzaren sektoreko "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa).

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legea aplikatzen zaio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 2021eko otsailaren 21ean Berako eta Lesakako udalerrietan gertatu zen baso suteak ustiategietan eragin zituen kalteak arintzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen denari jarraikiz. Laguntzak "de minimis" araubidearen pean emanen dira.

2. Onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen du, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.

3. Gardentasun betebeharrari buruzko eredua onestea, bai eta erakundearen gobernu organoen osaerari eta kargudunen ordainsariei buruzko ereduak ere. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinetan daude jasota eredu horiek, eta zortzigarren oinarrian ezarritako esteken bidez eskura daitezke.

4. Onestea 2021eko otsailaren 21ean Berako eta Lesakako udalerrietan gertatu zen baso suteak ustiategietan eragin zituen kalteak arintzeko laguntzak emateko deialdia, "de minimis" araubidearen pean.

5. Ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko, 17.000,00 euroko gastua baimentzea, 2022ko aurrekontu orokorretako honako partida honen kargura: "2021eko Lesakako eta Berako suteengatik galerak izan zituzten ustiategientzako laguntzak" izeneko 710004 71300 7700 412204 partida.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko urriaren 27an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

2021eko otsailaren 21ean Berako eta Lesakako udalerrietan gertatu zen baso suteak ustiategietan eragin zituen kalteak arintzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, "de minimis" araubidearen pean

Lehenbizikoa.–Xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1. Ebazpen honen xedea da 2021eko otsailaren 21ean Berako eta Lesakako udalerrietan gertatu zen baso suteak ustiategietan eragin zituen kalteak arintzeko laguntzak arautuko dituzten oinarriak ezartzea, abeltzaintzako ustiategiek ekoizpen ahalmena berreskuratzeko helburuarekin, "de minimis" araubidearen pean.

2. Laguntzen deialdi hau "de minimis" araubidearen menpean dago (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 EB Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa). (L 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).

Bigarrena.–Onuradunak eta laguntzak jasotzeko betebeharrak.

Ebazpen honetan aipatzen diren laguntzen onuradun izateko, pertsona fisikoek edo juridikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) 2021eko otsailaren 21ean Berako eta Lesakako udalerrietan gertatu zen baso suteak kaltetu zuen abeltzaintzako ustiategi baten titularra izatea, eta ustiategia inskribatuta egotea Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

b) Suteagatik galdu zituzten animaliei baja eman izatea, epe hauetan: gertaera haren ondoko zazpi egunetan behi aziendaren kasuan, gertaera haren ondoko hamabost egunetan zaldi aziendaren kasuan, eta gertaera haren ondoko 30 egunetan ardi eta ahuntz aziendaren kasuan.

c) Ustiategiak Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta jarraitzea laguntza ematen den egunean.

Hirugarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Kaltetutako abeltzaintzako ustiategietarako, laguntza modalitate hauek izanen dira:

1.1. Azienda espeziearen arabera:

–Ardi azienda.

–Ahuntz azienda.

–Behi azienda.

–Zaldi azienda.

–Erlauntzak.

Kalteen kalkulua egiteko, galdutako aziendak sutearen aurretik zuen balio ekonomikoa hartuko da oinarri moduan, eta ez du gaindituko hondamendiak eragin duen merkatuko balio justua, aintzat hartuta galdutako aziendaren merkatuko prezioa, une horretan inguruko hiltegietan erabili ohi zena.

Ondorio horietarako, suteak zuzenean eragindako kalteak izanen dira gastu diruz lagungarriak, ebazpen honen II. eranskinean jasotako zenbatekoen arabera. Zenbateko horien oinarria da Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuak (INTIA) urtero egiten duen ebaluaziotik ateratako kalkulua, aziendan eragindako kalteen ordaina emateko erabiltzen dena, basa faunak aziendan eragindako kalteen ordaina arautzen duen ekainaren 2ko 607/1997 Foru Aginduari jarraikiz.

Era berean, diruz lagungarriak diren erlauntzen zenbatekoa II. eranskinaren arabera zehaztuko da. Zenbateko horren oinarria da APIDENAk 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitatean polinizazioa bultzatzeko ematen diren nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzei buruz, egindako ebaluaziotik ateratako kalkulua.

1.2. Abeltzaintzako azpiegituretan izandako kalteengatik:

1.2.1. Abeltzaintza azpiegituren lehengoratzea konpentsatzeko laguntza, itxitura perimetralak egiteagatik zutoinetarako alanbrea erabilita: gehienez 1,54 euro metroko, 110E/2022 Ebazpenaren IV. eranskinak ezarritakoaren arabera (110E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzen 2022ko deialdia eta oinarri arautzaileak).

1.2.2. Abeltzaintza azpiegituren lehengoratzea konpentsatzeko laguntza, ur hodiak instalatu eta lurperatzeagatik: gehienez 4,90 euro metroko, Nafarroako baso tarifen arabera (Ingurumeneko zuzendari nagusiak 2021eko abenduaren 16an emandako 348/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako tarifak).

2. Gehienez ere 5.000 euroko laguntza emanen da ustiategi bakoitzeko.

3. Onuradun bakoitzari gehienez 20.000 euroko laguntza ematen ahal zaio hiru zergaldiko epean, hala xedatuta baitago Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatuan; erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza sektoreko "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

4. Kalteak konpontzeko jasotako laguntzen eta bestelako ordainketen zenbatekoak baturik (batez ere aseguru polizetatik datozen ordainketak), ezin izanen da kostu diruz lagungarrien % 100 gainditu.

Laugarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea 10 egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

2. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea 9, Iruña), Abeltzaintza Zerbitzuari zuzenduak, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietatik edozeinetan.

Telematika bidez ere aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (https://www.navarra.es/eu/Zerbitzuak). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki behar da.

Eskabidea horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan eta Nafarroako Gobernuaren Internet atariko (www.nafarroa.eus) zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal da.

3. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Transferentzia bidezko ordainketa eskaera, laguntzak lehenbiziko aldiz eskatzen dituzten ekoizleentzat. Esteka Nafarroako Gobernuaren atariko zerbitzuen katalogoan dago, laguntzaren fitxan:

http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/F41AF884-329B-4035-B577-8AF83F3A2713/469034/Solicitudabonotransferenciaeuskera.dot

b) Aitorpen bat, idatziz edo euskarri elektronikoan egina, non adieraziko baitira aurreko bi zerga ekitaldietan eta kasuan kasuko zerga ekitaldian erregelamendu honi edo "de minimis" araubideko beste erregelamendu batzuei loturik jasotako gainerako laguntza guztiak.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku-egoeratan ez dagoela dioen adierazpena; laguntzaren eskabidean jasotzen den moduan.

d) Baimena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari ematen diona, egiazta dezan egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak, ekitaldi honetako laguntzen deialdiaren tramitazio prozeduraren barruan; laguntzaren eskabidean jasotzen den moduan.

e) Goiko d) atalarekin ados ez badago, pertsonak edo erakundeak berak aurkeztu beharko ditu zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren gaineko betebeharrak betetzeari buruzko datuak.

f) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak agiri horietakoren bat baldin badu jadanik, interesdunak eskabidean hala azaldu beharko du, adierazita zein agiri den eta zein artxibotan dagoen. Agiriak datu babestuak baldin baditu, eskatzaileak baimena eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari datu horiek ikusteko.

Bosgarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Onartzen diren eskaerek aurrekontuetan ezarritako diru-muga gainditzen badute, laguntzak eskatzaileen ezaugarrien arabera banatuko dira, lehentasun hurrenkera honi jarraikiz:

–Lehenik: ogibide nagusia nekazaritza duten titularren izenean dauden ustiategien eskaerak, titularra pertsona fisiko bat denean; eta lehentasunezko ustiategienak, titularra pertsona juridiko bat denean.

–Bigarrenik: gainerako eskatzaileak.

3. Aurrekontua ez bada aski lehentasunezko talderen baten eskaera guztiak finantzatzeko, talde horren barrenean jaso beharreko zenbatekoak hainbanatuko dira.

Seigarrena.–Ebaluazio organoa.

Abeltzaintza Zerbitzuko Animalien Ekoizpenaren Atalak ebaluatuko ditu eskaerak.

Zazpigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jaso ondoren, egiaztatuko da ea bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen eta laugarren oinarrian adierazitako agiriak erantsi dituen. Exijitutako agiriak aurkezten ez baditu, gehienez ere 5 eguneko epean zuzendu dezala errekerituko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera uzten duela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta jakinaraziko zaio.

Orobat, Animalien Ekoizpenaren Atalak ebazpen honetan eskatutako baldintzak, betebeharrak eta bateragarritasunak betetzen diren egiaztatuko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, aseguru entitateetan, Zerga administrazioan eta Gizarte Segurantzan dauden dokumentu, erregistro eta datu-base ofizialen gaineko egiaztapen administratiboak eginda.

2. Eskaera ebaluatu ondoren, Abeltzaintza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpen proposamena eginen du.

3. Dirulaguntza eman baino lehen, onuradunak adierazpen bat egin beharko du, idatziz edo euskarri elektronikoan, eta bertan aipatuko ditu aurreko bi zerga ekitaldietan eta kasuan kasuko zerga ekitaldian jasotako gainerako "de minimis" laguntza guztiak, erregelamendu honi edo "de minimis" araubideko beste erregelamendu batzuei lotutakoak.

4. Araubide honen araberako laguntzak ez dira emanen harik eta frogatu arte horrek ez duela berekin ekarriko onuradun bati emandako "de minimis" araubideko laguntzen zenbateko osoak gainditzea 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluan ezarritako muga, eta, orobat, frogatu arte aipatu erregelamenduan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla.

5. Dirulaguntzen gaineko ebazpena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du, arrazoiak emanda.

6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.

Zortzigarrena.–Gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako erakundeak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien % 20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio hauetarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian erakundearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten erakunde onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera:

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Erakundeak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren erakundeen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako erakundeak gardentasun betebeharrik ez badu ere, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Erakundeak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, erakundeak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Bederatzigarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

Dirulaguntza ordaindu aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatuko du laguntzaren onuradunak bete egin dituela bai dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak, bai gardentasun betebeharra.

Hamargarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateraezinak dira Foru Administrazioak berak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin.

Hamaikagarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Deialdi honetan eskatutako betebeharrak bete ezean, dirulaguntza osorik edo zati batean itzuli beharko da, eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz arautuko dira diru-itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, betiere kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.

Hamabigarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Deialdi honen laguntzen onuradunen zerrenda Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian argitaratuko da, zerbitzuen katalogoan, dagokion fitxan.

II. ERANSKINA

Aziendaren balorazioa abeltzaintzako jardueretan izandako kalteen ordainerako

Zaldi azienda.

AURITZ ­ARRAZAKOA

NAFARROAKO ­ZALDIKOA

MESTIZOA

EMEAK

Behokak (1-3 urte)

1.200 euro

1.100 euro

800 euro

Behorrak (4-10 urte)

1.700 euro

1.450 euro

1.100 euro

Behorrak (>10 urte)

1.500 euro

1.300 euro

900 euro

HAZITARAKO ZALDIAK

Zaldikoak (1-3 urte)

2.000 euro

1.500 euro

1.000 euro

Hazitarako zaldiak (>3 urte)

3.000 euro

2.000 euro

1.500 euro

ZALDIKOAK

Jaioberria

300 euro

300 euro

200 euro

1-5 hilabete

500 euro

400 euro

300 euro

6-12 hilabete

850 euro

750 euro

500 euro

Ardi eta ahuntz azienda.

ADINA

LATXA, EZ ­LIBURUKOA

LATXA EDO ESNETARAKO ARRAZA, ARRAZAREN LIBURUKOA

NAFARROAKO ARRAZAKOA, EZ LIBURUKOA

NAFARROAKO ARRAZAKOA, ARRAZAREN LIBURUKOA

BESTELAKO ARDI EDO AHUNTZ AZIENDA

Aitzinerako bildots emea (2 hilabete-urte 1)

90 euro

120 euro

90 euro

100 euro

80 euro

Ardia (1-5 urte)

100 euro

150 euro

100 euro

120 euro

90 euro

Ardia (>5 urte)

60 euro

75 euro

60 euro

75 euro

50 euro

Bildots jaioberria

30 euro

30 euro

30 euro

30 euro

30 euro

Bildotsa, titia kentzeko aldikoa

60 euro

60 euro

60 euro

60 euro

60 euro

Aharia

180 euro

300 euro

150 euro

200 euro

150 euro

Haragitarako behi azienda.

ADINA

PIRINIARRA

BLONDA

MESTIZOA

BETIZUA

Jaioberria

400 euro

400 euro

300 euro

250 euro

6 hilabetera arte

600 euro

700 euro

600 euro

300 euro

Aratxe urrixa gizendua

1.450 euro

1.550 euro

1.420 euro

900 euro

Zekor gizendua

1.670 euro

1.780 euro

1.615 euro

1.000 euro

6-12 hilabeteko urrixak

950 euro

1.000 euro

800 euro

550 euro

Bigak, 12 hilabetetik erditu arte

1.450 euro

1.550 euro

1.200 euro

1.000 euro

3-5 urteko behiak

2.000 euro

2.100 euro

1.700 euro

1.300 euro

5-8 urteko behiak

1.850 euro

1.950 euro

1.500 euro

1.250 euro

8-12 urteko behiak

1.500 euro

1.600 euro

1.350 euro

1.100 euro

>12 urteko behiak

1.300 euro

1.400 euro

1.150 euro

800 euro

Hazitarakoa

2.000 euro

2.500 euro

1.500 euro

1.500 euro

Esnetarako behi-azienda.

ADINA

FRISIAR ARRAZAKOA

Jaioberria

300 euro

6 hilabetera arte

700 euro

6-12 hilabete

1.100 euro

12 hilabetetik erditu arte

1.300etik 1.800era

1. erditzea

1.800 euro

2. erditzea

1.400 euro

3. erditzea

1.200 euro

5.era arte

1.000 euro

Gainerakoa

750 euro

ERLAUNTZAK: 55 euro/erlauntza.

Iragarkiaren kodea: F2214425