226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Hiri-jarduketarako plan berezia Gartzarongo 6. poligonoko 6. lurzatian. Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2022ko urriaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Gartzarongo 6. poligonoko 6. lurzatirako, Patxi Elkano Sarasibarrek sustatua.

Osoko bilkurak martxoaren 31n hartu zuen hasierako onespenaren erabakia eta 2022ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 21ean, eta ez da alegaziorik jaso.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa.

Basaburuan, 2022ko urriaren 27an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2214422