226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2022rako ordenantza fiskalen testuan eta tarifetan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Udalaren 2022rako ordenantza fiskalen testua eta tarifak. Zehazki, Barañain Auditorioko tarifak sartuko dira 21. ordenantza fiskalean ("Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena Barañaingo Udalaren kultura areto eta guneak erabiltzeko").

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean gutxienez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2022ko urriaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2214452