226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Auzolanerako deia

Alkatearen urriaren 31ko 73. Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Bakaikuko auzolana arautzen duen ordenantzarekin (indarrean sartu zen 2021eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 12an, argitaratzearekin batera), dei egiten zaie auzolana egin behar duten lagun guztiei –2022an oraindik auzolanik egin ez dutenei, hain zuzen– hurrengo hitzorduan parte hartzera. Azaroaren 19an izanen da, goizeko zortzietatik eguerdiko ordu batera arte. Hauek dira egin beharreko lanak:

–Herriko etxeko udal biltegiak ordenatzea eta garbitzea.

–Bakaikuko udal eraikinetako barne lokalak pintatzea.

Honako hau gogorarazten zaie subjektu pasiboei: prestazioa egitera agertzen ez badira eta aldez aurretik ordaindu ez badute, prestazioaren zenbatekoa gehi kopuru bereko zehapena ordaindu beharko dute, ezinbesteko kasuetan salbu. (Bakaikuko auzolana arautzen duen ordenantzaren 8. artikulua).

Halaber, borondatezko epea igaro ondoren ordainketa egin ez bada, premiamendu-bidetik kobratuko da, Nafarroako Foru Komunitateko Diru Bilketaren Erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Bakaikun, 2022ko urriaren 31n.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2214656