226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Makineria industriala konpontzeko eta muntatzeko lantegia

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukituta gertatzen direnek:

Sustatzailea: Francisco Javier Chamorro Marín.

Jarduera: makineria industriala konpontzeko eta muntatzeko lantegia.

Instalazioa.

Tokia: Las Esparadas poligonoa, 2. kalea, 6. nabea.

Azagran, 2022ko urriaren 27an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2214445