226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

26. ordenantza fiskala, Lurraren kontribuzioa arautzen duena. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2022ko urriaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 26. ordenantza fiskala, Lurraren kontribuzioa arautzen duena.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2214523