226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, ehorzlearen lanpostuan aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren aldaketa

Alkatetzaren 2022ko urriaren 4ko 2254 Ebazpenaren bidez onetsi zen aldaketa egitea onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendan, deialdi honi dagokionez: deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, ehorzlearen eginkizunak bete ditzaten, aldi baterako (D maila/taldearekin parekaturik), Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Zerrenda argitaratu ondoren, akats bat atzeman da deialdi honetan parte hartzeko eskabideen erregistroan; hain zuzen, Arturo Llorente Navarro ageri zen izangai gisa, Pablo Orta Nocedalen ordez. Hala, azken horrek agertu beharko du onartuen behin betiko zerrendan, aipatutako Arturo Llorente Navarro agertu beharrean.

Eginiko aldaketa dela eta, eta bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin, eta honen ildotik, honako hau xedatu da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren gainean:

Horrenbestez,

Ebazten dut:

Lehena.–Erreferentziako deialdian onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda aldatzea; hala, izangai hauek osatuko dute:

1. Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

Onartuak:

CANO GARCÍA, JUAN CARLOS

CORTÉS GRACIA, SALVADOR FIDEL

COUSO CHAMARRO, ALEJANDRO

GARDACHAL MARTIARTU, LUIS ÁNGEL

GIL FERNÁNDEZ, ANTONIA

HERNÁNDEZ VALLÉS, JUAN CRUZ

LORENTE HUGUET, VÍCTOR MANUEL

ORTA NOCEDAL, PABLO

ORTEGA PÉREZ, JOSÉ ANTONIO

PUYO GRACIA, IGNACIO

REMÍREZ SÁNCHEZ, MAYKEL

SALCEDO PÉREZ, JOSÉ MANUEL

SANZ CATALÁN, ENEKA

VILLANUEVA ZAMORANO, JAVIER

Bigarrena.–Izangai onartuei honako honen berri ematea, 4. oinarriari jarraikiz: lehen ariketa 2022ko azaroaren 22an izanen da, 9:30ean, Lestonac zentro zibikoan (San Marcial bidea 27, Tutera). Idatziz erantzun beharko zaie 20 galderari, zenbait erantzunen artean aukera eginez.

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala izan beharko dute aldean edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Orobat, boligrafo urdina eraman beharko dute.

Hirugarrena.–Agintzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, Udalaren web-orrian kontsultatzen ahalko da (www.tudela.es), "Lan eskaintzak" izeneko atalean, deialdiaren aipamenean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2214469