226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, BIOGASVAL SLk sustaturik.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) eta Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

ingurumen baimen integratua ematea

Espedientearen kodea

0001-0038-2022-000003

Hasiera eguna

2022ko urriaren 4a

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Zentroa ez dago sartua

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 5.4.a)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina, 5.3.b).i)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

Zentroa ez dago sartua

Instalazioa

Biometanizazio-instalazioa

Titularra

BIOGASVAL SL

Zentroaren zenbakia

3124909049

Tokia

10. poligonoa, 48. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 614.036,000 eta Y: 4.675.613,000

Udalerria

VALTIERRA

Proiektua

Biometanizazio-instalazioa

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2022ko urriaren 26an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2214276