225. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 2ko Erabakia, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Atarrabiako Udalak, 2022ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea); 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an.

Lan publikoaren eskaintza hori aldatu egin zen geroago, Udalak 2022ko irailaren 27an egin osoko bilkuran harturiko erabaki baten bidez. Erabaki hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean.

Osoko Bilkuraren 2022ko irailaren 27ko Erabakiaren bidez, toki erakunde hau partez atxiki zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Horiek horrela, eta apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak baliatuz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), zeinak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu baitzitzaizkion Alkatetzaren 2019ko uztailaren 4ko 496/2019 Ebazpenaren bidez,

ERABAKITZEN DU:

1. Deialdi honen oinarriak eta eranskinak onestea: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren sistema bereziaren bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko prozesuaren barnean.

2. Deialdiaren oinarriak eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Atarrabian, 2022ko azaroaren 3an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak betez, eta merezimendu-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Honako hauek dira deialdi hauen xede diren lanpostuak:

–Berdintasuneko agentea.

–Administrari laguntzailea.

–Sukaldeko laguntzailea.

–Kale-garbitzailea.

–Sukaldaria.

–Kale-garbiketako gidaria.

–Atezaina.

–Zuzendari teknikoa.

–Haur hezitzailea.

–Gizarte-hezitzailea.

–Kirol jardueren arduraduna.

–Garbitzailea.

–Lantegiko monitorea.

–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko administrari-ofiziala.

–Kirol Zerbitzuko administrari-ofiziala.

–Mantentze-lanetako ofiziala.

–Euskara teknikaria.

–Familia-langilea.

–Gizarte-langilea.

1.3. Lanpostu bakoitzak hautapen prozesu independente bat izanen du, eta prozesu hori ebazpen honetako oinarrien arabera arautuko da.

1.4. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek beren lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean eta mailan sailkatuta geldituko dira.

1.5. Eskainitako lanpostu guztiak txanda irekiaren bidez beteko dira, eta ez da egonen igoera txandarik, ez eta desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako lanpostuen erreserbarik ere.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Deialdi honen xedeko lanpostu bakoitzerako I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulu akademikoa izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den hizkuntza-eskakizuna izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Euskarari dagokionez, dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria aplikatuz (Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz, egonkortze-prozesuak gauzatzeko neurriak hartzen dituen Foru Legea) antolatutako maila-proben bidez Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak, bai eta Udalak eskatuta egiten direnenak ere, 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuaren onespena dela eta. Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak. Nolanahi ere, izangaiak, hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera, adierazitako probetara aurkezteko konpromisoa aurkeztu beharko du.

g) Ezin izanen dute parte hartu deialdia egin duen toki erakundean deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek. Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

h) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

i) Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den gidabaimen mota edukitzea.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.1.f. oinarrian ezarritakoa.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak nahitaez bide telematikoz aurkeztu behar dira, lanpostu bakoitzari dagokion fitxan, helbide honetan: https://www.villava.es.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dituzte.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko hautapen prozesuetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 21,05 euro da, izena ematen den lanpostu bakoitzerako.

Tasa ordainduko da eskabidea formalizatzen den unean, ordainketa telematikoko sistema seguru bat erabiliz. Kontu honetan egin beharko da diru-sarrera: ES70 3008 0069 1926 2997 4524.

Ezinbestekoa da nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen identifikazio zenbakia bat etortzea tasa ordaindu izanaren agirian emandako identifikazio zenbakiarekin.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.4.1. Eskaera on-line aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Merezimenduen lehiaketan parte hartzeko eskabidea (II. eranskina).

–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Atarrabiako Udalaz besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, ezarritako baremoan aurreikusitako baldintzetan, berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Hizkuntzen jakite-maila egiaztatzeko tituluak edo ziurtagiriak, I. eranskinean lanpostu bakoitzerako zehaztutakoaren arabera.

–Behar den tasa ordaindu izana egiaztatzen duen gordekina.

Honako hauek ez dira aurkeztu behar, deialdia egin duen organoak zuzenean emanen baitizkio epaimahaiari:

–Atarrabiako Udalean egin eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria.

–Atarrabiako Udalean, deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izanaren ziurtagiria, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

4.4.2. %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

4.4.3. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Alkatetzaren ebazpen bidez izendatuko da kalifikazio epaimahaia, deialdi hau onetsi eta gero eta onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi aurretik, eta kide kopuru bakoiti batez osatua egonen da –hiru gutxienez–, eta beste horrenbeste ordezko kide izendatuko dira, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Izendapen hori deialdiaren web-orriko fitxan argitaratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi, eta aginduko da argitara dadila toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan (www.villava.es).

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da deialdiaren web fitxan, toki erakundearen atarian.

6.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak aurkeztuko dira toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxaren bidez.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

6.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, izangaiei berei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik gelditzen badira bazterturik.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

7.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura hauek merezimenduak baloratzeko fase bakar bat izanen dute. Fase horretan, izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko dira.

7.2. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko.

7.3. Merezimendu horiek egiaztatzeko dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, deialdiaren fitxan ezarritako estekaren bidez.

7.4. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

7.5. Epaimahaiek azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dituzte izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.6. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran parte hartzen duten pertsonen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, merezimenduen baremoko a) apartatuan puntuazio handiena lortzen duen pertsonaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, b) apartatuan puntuazio handiena lortzen duenaren alde; eta hala ere berdinketak jarraitzen badu, apartatu horren azpiapartatu bakoitzean puntuazio handiena lortzen duenaren alde, zerrendatzen diren hurrenkeran.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 60 puntu.

Administrazio publikoetan deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Atarrabiako Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 3 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Atarrabiako Udalean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.1, a.2 eta a.3 apartatuetarako oharrak:

1.–Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2.–Gehienez ere 60 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

3.–Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

4.–Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5.–Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6.–Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionez. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Merezimendu profesionalak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagirian agertu behar dira zerbitzuaren iraupena, betetako lanbide-kategoria eta lan-bizitzaren txostena. Dokumentazio horretan agertu behar dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta amaiera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.

Atarrabiako Udalari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 40 puntu:

b.1) Atarrabiako Udalean, deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan. 28 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Ingelesa, frantsesa eta alemana:

Ingelesa, frantsesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean, eta I. eranskineko ezaugarrien taulan merezimendu gisa jasotzen direnean: 5 puntu gehienez ere haietako bakoitzeko.

b.3) Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean, eta I. eranskineko ezaugarrien taulan merezimendu gisa jasotzen denean: gehienez ere 10 puntu.

b2 eta b3 apartatuetarako oharrak:

Gehieneko puntuazioa eskuratuko dute I. eranskineko taulan lanpostu bakoitzerako ezartzen den jakite maila egiaztatzen dutenek. Jakite maila apalagoa dutela egiaztatzen dutenei proportzioan baloratuko zaie.

7.7. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7. oinarri honetan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

7.8. Behin merezimenduen balorazioa aurreko apartatuek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du, ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan, eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dizkio, behar diren izapideak egin daitezen baldintzak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko.

8.3. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozeduran parte hartzen dutenen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, merezimendu profesionalen apartatuan puntuazio handiena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, apartatu horren azpiapartatu bakoitzean lortutako puntuazio handiena hartuko da kontuan, zerrendatzen diren hurrenkeran.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.4. Prozedura honetatik ez da sortuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik.

9.–Baldintzak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) baldintza hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Euskararen edo beste hizkuntza ofizial baten hizkuntza eskakizuna duen lanposturen bat eskuratu nahi duten izangaiek aurkeztu beharko dute eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako edozein (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa). Dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria aplikatuz (Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz, egonkortze-prozesuak gauzatzeko neurriak hartzen dituen Foru Legea) antolatutako maila-proben bidez Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak, bai eta Udalak eskatuta egiten direnenak ere, 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuaren onespena dela eta. Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak.

c) Hala dagokionean, ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege-dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita.

9.2. Izapide hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraikiz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer baldintza frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori argitaratuko da toki erakundearen atarian, deialdiaren web fitxan, hain zuzen.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

10.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

10.2. Toki erakundearen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdiaren xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

11.1. Funtzionario izendatuko dira, edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

11.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

11.4. Izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean hartuko da lanpostuen jabetza.

11.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

11.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

11.7. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA:

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUETAKO HIZKUNTZAK

BESTE BETEKIZUN BATZUK

07 03 01 / 01

Atezaina

D

Osoa

Kultur Etxea

Eskola graduatuaren titulua edo lehen mailako lanbide heziketakoa edo baliokidea

Euskara:

N B1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

06 03 02 / 01

Garbitzailea

E

Partziala (erdia)

Ikastetxeak

Eskola-ziurtagiria

Euskara:

M AB2 IB1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

05 02 02 / 04

Haur-hezitzailea

C

Osoa

Amalur haur-eskola

Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua, Haur Hezkuntzako maisu-maistren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulua, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakasle titulua edo baliokidea

Euskara:

N C1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

05 06 01 / 01

Sukaldeko laguntzailea

E

Osoa

Amalur haur-eskola

Eskola-ziurtagiria

Euskara:

M AB2 IB1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak.

Elikagaien manipulatzailea

03 07 01 / 01

Mantentze-lanetako ofiziala

C

Osoa

Obrak eta Zerbitzuak

Batxilergoko titulua edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa

Euskara:

M AB2 IB1

B gidabaimena

03 05 01 / 01

Kale-garbiketako gidaria

D

Osoa

Obrak eta zerbitzuak

Eskola graduatuaren titulua edo lehen mailako lanbide heziketakoa edo baliokidea

Euskara:

M AB2 IB1

B gidabaimena

03 06 01 / 01

Kale-garbitzailea

E

Osoa

Obrak eta zerbitzuak

Eskola-ziurtagiria

Euskara:

M AB2 IB1

B gidabaimena

03 06 01 / 02

Kale-garbitzailea

E

Osoa

Obrak eta zerbitzuak

Eskola-ziurtagiria

Euskara:

M AB2 IB1

B gidabaimena

10 04 01 / 01

Euskara teknikaria

B

Osoa

Bulegoak

Unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa

Euskara:

N C2

10 09 01 / 01

Administrari laguntzailea

D

Osoa

Bulegoak

Eskola graduatuaren titulua edo lehen mailako lanbide heziketakoa edo baliokidea

Euskara:

M AB2 IB1

08 02 01 / 01

Kirol jardueren arduraduna

B

Osoa

Kirol Zerbitzua

Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua

Euskara:

N B2

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

08 03 01 / 01

Administrari-ofiziala

C

Osoa

Kirol Zerbitzua

Batxilergoko titulua edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa

Euskara:

M B2

04 02 01 / 01

Gizarte-hezitzailea

B

Osoa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Gizarte Hezkuntzako diploma edo gradua, edo lanbide-gaikuntza

Euskara:

N B2

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

04 02 01 / 02

Gizarte-langilea

B

Osoa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Unibertsitateko Gizarte Laneko gradudun titulua edo Gizarte Laneko diplomadun titulua

Euskara:

N B2

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

04 02 02 / 01

Gizarte-langilea

B

Osoa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Unibertsitateko Gizarte Laneko graduko titulua edo Gizarte Laneko diplomako titulua

Euskara:

M B2

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

04 02 03 / 01

Berdintasuneko agentea

B

Osoa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Unibertsitateko gradudun edo diplomadun titulua eta, gainera, titulu hauetako bat: unibertsitateko berdintasuneko agentearen, berdintasun sustatzailearen edo berdintasun politiken masterra edo graduondoa

Euskara:

N B2

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

04 03 02 / 01

Administrari-ofiziala

C

Osoa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Batxilergoko titulua edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa

Euskara:

M B2

04 04 03 / 01

Familia-langilea

D

Osoa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Eskola graduatuaren titulua edo lehen mailako lanbide heziketakoa edo baliokidea

Euskara:

M B1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak.

B gidabaimena

04 04 03 / 02

Familia-langilea

D

Partziala (erdia)

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Eskola graduatuaren titulua edo lehen mailako lanbide heziketakoa edo baliokidea

Euskara:

M B1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak.

B gidabaimena

04 04 03 / 03

Familia-langilea

D

Osoa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Eskola graduatuaren titulua edo lehen mailako lanbide heziketakoa edo baliokidea

Euskara:

M B1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak.

B gidabaimena

04 05 01 / 01

Lantegiko monitorea

C

Osoa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Gizarte Integrazioko goi mailako teknikari titulua, Gizarte Hezkuntzako edo Gizarte Laneko diplomadun edo gradudun titulua, edo lanbide gaikuntza

Euskara:

M AB2 IB1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

05 02 01 / 04

Haur-hezitzailea

C

Osoa

Amalur haur-eskola

Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua, Haur Hezkuntzako maisu-maistren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulua, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakasle titulua edo baliokidea

Euskara:

M AB2 IB1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

05 02 01 / 07

Haur-hezitzailea

C

Osoa

Amalur haur-eskola

Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua, Haur Hezkuntzako maisu-maistren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulua, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakasle titulua edo baliokidea

Euskara:

N C1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

05 05 01 / 01

Sukaldaria

C

Osoa

Amalur haur-eskola

Sukaldaritza eta Gastronomiako goi mailako teknikari titulua, Sukalde Zuzendaritzako titulua edo baliokidea

Euskara:

M B2

Sexu-askatasunaren aurkako delituak.

Elikagaien manipulatzailea

08 01 01 / 01

Zuzendari teknikoa

A

Osoa

Kirol Zerbitzua

Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua

Euskara:

N AB2 IB1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

Laburdurak. Hizkuntzak: N, nahitaezkoa; M, merezimendua. A, ahozkoa; I, idatzizkoa. Hizkuntza eskakizunak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoak.

2.–Baldintzak.

Bat etorriz uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin, zeinaren bidez aldatzen baita Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da kondenaturik ez egotea, epai irmo baten bidez, sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere. Baldintza hori egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.

3.–Deialdiaren web fitxa toki erakundearen atarian.

https://www.villava.es/eu/?post_type=noticias&p=62375

4.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkiaren esteka.

Atarrabiako Udalak 2022ko maiatzaren 10eko osoko bilkuran onetsitako LPEa, 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 17an (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/95/33); geroago, Atarrabiako Udalak aldatu egin zuen irailaren 27ko osoko bilkuran, eta aldaketa argitaratu zen 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/201/19).

5.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 2ko Erabakia.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/ANEXO_II_SOLICITUD_C_MERITOS_E.pdf

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://www.villava.es/eu/noticias/convocatoria-de-ingreso-mediante-concurso-de-meritos-en-el-marco-de-los-procesos-de-estabilizacion-del-empleo-publico/?post%E2%80%93type=noticias

Iragarkiaren kodea: L2214596