224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04425 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Elgorriagako Udala.

Ibaiaren edo errekaren izena: Ezkurra.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: EZKURRA-1/0100/170.

Udal-mugartea eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da urak garraiatutako materialak makinarekin kentzea, ibilgua libre uzteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko urriaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2214328