224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-84

Iruñerriko Zerbitzuak SAk honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak SA.

Xedea: Taxoareko hobi septikoa Arangurengo kolektorearekin lotzeko obretarako baimena.

Ur-ibilgua: Sadar ibaia.

Alderdia: Los Cascajos/El Arenal.

Udalerria: Aranguren (Nafarroa).

Obren xedea da Taxoareko hobi septikoaren irteera-hodia berritzea, herriko sarea Gongorako kolektoreari lotzeko, Iruñerriko Zerbitzuak SAk 2020ko azaroan egindako agiri honekin bat: "Proiektua: SM 287051a, Taxoareko hobi septikoa Arangurengo kolektoreari lotzea".

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urriaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2214094