224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko lan-egutegia

Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko urriaren 25ean egin bilkura berezian, onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2023ko aste barruko jaiegunen egutegia, eta zehaztu zuen zein diren urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 6a, ostirala: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Urtarrilaren 17a, asteartea: San Anton (herriko jaia).

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, astelehena: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a, asteartea: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a, asteartea: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a, osteguna: Espainiako jai nazionala / Pilareko Ama Birjina.

–Azaroaren 1a, asteazkena: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a, astelehena: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a, asteazkena: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, ostirala: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, astelehena: Eguberri eguna.

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko urteko lanaldiaren zenbaketa 1.592 benetako lanordukoa izanen da %100eko lanaldiari dagokionez, eta honela banatuko da:

–Bulegoetako langileen eguneko lanaldia, oro har, 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 15:00etara.

–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izanen da.

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko langileen urteko lanaldiaren zenbaketaren banaketa benetako 1.194 lanordukoa izanen da.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2022rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2022ko urriaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2214438