224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2022ko urriaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235.2 artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Noainen, 2022ko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Manuel Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2214659