224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Ordezko bake epailearen kargua hutsik

Bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua, deialdi publiko bat iragartzen da udalerriko ordezko bake epailearen kargu hutsa betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela gaitasun eta bateragarritasun baldintzak, hain zuzen ere adierazten direnak Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan.

Ribaforadan, 2022ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2214520