224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Otsagabiko Udalak, 2022ko urriaren 26an hartu erabakiaren bidez, onetsi zuen hasiera ematea Otsagabiko bake epaile titularra hautatzeko prozedurari, hala xedatzen baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan.

Kargu hori bete nahi duten pertsonek, eskatutako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen badituzte, udal bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo osoaren bidez hautatu beharko du bake epaile titularra, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, betiere legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik aurkeztu ezean, Udalbatzak nahi duena hautatuko du, osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2022ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2214468