224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

08/2022 aurrekontu-aldaketa eta 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean, 08/2022 aurrekontu-aldaketa eta 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira aurrekontuan egindako aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

08/2022 AURREKONTU-ALDAKETA

APARTEKO KREDITUAK

1.4540.7680006

Izuko Kontzejuarentzako dirulaguntza, oinezkoentzako lotura egiteko Asiain eta Izu artean

153.000,00

APARTEKO KREDITUAK, GUZTIRA

153.000,00

Finantzaketa:

1.87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

153.000,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

153.000,00

ALDAKETAK, KAPITULUKA

GASTUAK

7. KAPITULUA

153.000,00

GASTUEN AURREKONTUAREN IGOERA, GUZTIRA

153.000,00

DIRU-SARRERAK

8. KAPITULUA

153.000,00

DIRU-SARREREN AURREKONTUAREN IGOERA, GUZTIRA

153.000,00

2022ko AURREKONTUA BETEARAZTEKO OINARRIEN ALDAKETA

29. oinarria.–19. zenbaki berria sartzea.

"19. 2022ko ekitaldirako aurrekontuko 1.4540.7680006 gastuen aplikazioa (Izuko Kontzejuarentzako dirulaguntza, oinezkoentzako lotura egiteko Asiain eta Izu artean) betearazteko emanen den dirulaguntza bideratuko da dagokion lankidetza-hitzarmenaren bidez.

Udal honek mugikortasun eraginkorragoa eta seguruagoa eskaini nahi die bizilagunei. Horregatik lagundu nahi die kontzejuei, lehentasuna eman diezaioten komunikazio eraztun seguru bat sortzeari bizikletentzat zein oinezkoentzat Oltza zendea osatzen duten kontzeju guztien artean. Helburu hori gauzatzeko, bada, kontzejuen bideak baliatuko dira, eta behar izanez gero, berriak sortuko dira.

Kasu honetan, Izu eta Asiain artean badago jada bide bat, baina gabezia handiak ditu segurtasunaren eta egonkortasunaren aldetik. Hortaz, proiektua gauzatzeko, Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak berariaz ezartzen dituen jarraibideei jarraikiko zaie.

Dirulaguntza ematea egokitzat jotzen da, Kontzejuak baliabide ekonomiko mugatuak dituelako eta ez duelako aurrezki nahikorik kreditu-eragiketa berriak hitzartzeko. Betiere, horrek ez du galarazten laguntza hori bateragarria izatea erakunde publiko edo pribatuetatik Kontzejuak jaso ditzakeen beste laguntza batzuekin".

Oltza zendean, 2022ko azaroaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2214605