224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

1etik 7ra bitarteko aldaketak 2022ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2022ko urriaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

1.–Hasiera batez onestea 1etik 7ra bitarteko aldaketak Aiegiko Udalaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarrean eta ondorengo alta bat egitea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.–Osoko Bilkurak aurrekontuan onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira, Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratu ondoren. Epe horretan herritar eta interesdunek espedientea aztertu ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

3.–Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsiko ditu. Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko erabakian aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan.

Aiegin, 2022ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2214475