224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean, Arguedasko Udalaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 686.594,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 40.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 636.700,01 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 1.464.069,25 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 291.438,51 euro.

6.–Inbertsio errealen besterentzea: 10.000,00 euro.

7.–Kapital-transferentziak: 573.395,94 euro.

Guztira, 3.702.197,71 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria-gastuak: 969.636,06 euro.

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.799.684,73 euro.

3.–Finantza-gastuak: 6.860,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 178.281,92 euro.

6.–Inbertsio errealak: 705.135,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 42.600,00 euro.

Guztira, 3.702.197,71 euro.

Arguedasen, 2022ko azaroaren 3an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2214586