224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabortz egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arantzan, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2214256