224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2. aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2022ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen espediente bat, Antsoaingo Udalaren 2022ko ekitaldirako plantilla organikoa aldatzeko.

Erabaki hori 2022ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da behin betiko onestea, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen bidez.

2. ALDAKETA 2022KO PLANTILLA ORGANIKOAN

1012 lanpostua ("Giza baliabideetako eta laneko arriskuen prebentzioko teknikaria") aldatzea, eta honako ezaugarri hauek dituen lanpostua bilakatzea:

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU

KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA TALDEA

SARBIDEA

ESKLUSIBOTASUNA

BATERAE-

ZINTASUNA

LANPOSTUA

LANALDIAREN LUZAPENA

ARRISKUA

BERARIAZKO OSAGARRIA

MAILAKO OSAGARRIA

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

EGOERA

5000

Mantentze-lanetako eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailea

1

Funtzionarioa

B

Oposizio-lehiaketa

33,57

Merezimendua

Hutsik

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2022ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2214611