224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Altsasuko Udalak iragartzen du herriko bake epaile titularraren kargua hutsik dagoela, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 101. eta hurrengo artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez.

Bake epaile titularra izateko beharkizunak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 302. artikuluak Karrera Judizialean sartzeko ezarritako berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbidean lizentziatua izatea. Orobat, aipatu 3/1995 Erregelamenduko 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateraezintasunei buruz ezartzen diren baldintzak ere bete beharko dituzte. Bake epailea izateko beharrezkoa da espainola izatea, adinez nagusia eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 303. artikuluan aipatzen diren ezintasun arrazoiek ez ukitzea.

Interesatuek Altsasuko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte eskabideak (norberaren espedientearekin batera, titulu akademikoa, esperientzia eta merezimenduak bildu beharko baititu), hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluarekin bat.

Altsasun, 2022ko azaroaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2214581