224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumenak

Altsasuko Udaleko alkateak, 2022ko urriaren 28an, ebazpen hau eman zuen:

"Alkatetzaren 1765/2022 Ebazpena, urriaren 28koa, zeinaren bidez alkateak bereganatzen duen Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumena, obra hauen kontratazioa egiteko espedientea onesteko: "Estalki bat (pergola) paratzea Altsasuko erdigunean eta merkataritza gunean".

Alkatetzaren uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 6an), Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion kontratazio arloko eskudantziak.

Altsasuko Udalak "Estalki bat (pergola) paratzea Altsasuko erdigunean eta merkataritza gunean " deritzon obrak lizitatu nahi ditu. Prozedura hori, hain zuzen, lehenago ere izapidetu zen, baina esleitu gabe geratu zen, aurkeztu zen lizitatzaile bakarrak esleipenari uko egin baitzion.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza izenduna emateko ebazpenean ezarritako baldintzak direla eta, komeni da alkateak eskuordetutako eskumena berriz bereganatzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10.1 artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa), obrak lehenbailehen lizitatu nahi baitira.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumena, obra hauen kontratazioa egiteko espedientea onesteko: "Estalki bat (pergola) paratzea Altsasuko erdigunean eta merkataritza gunean".

2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.

3. Eskumenaren bereganatzearen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, bai eta Tokiko Gobernu Batzarrari ere.

Altsasun, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2214471