224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko errekurtsoa 2022/05/12ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren kontra, zeinak Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren 2022ko egonkortze-lanaren eskaintza publikoa onetsi baitzuen

Gora jotzeko errekurtso bat (22-01346) jarri da 2022/05/12ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren kontra, zeinak Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren 2022ko egonkortze-lanaren eskaintza publikoa onetsi baitzuen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren 1., 2. eta 4. puntuetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Hori dena jakinarazten dut, behar diren xedeetarako.

Iruñean, 2022ko urriaren 31n.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2214506