224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

228E/2022 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, 2023ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena "Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak" M06.04 neurriaren laguntzetarako, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean. DDBN identifikazioa: 652282.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan. Bestalde, lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen duenak, 19.1.b) artikuluan, nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioetarako laguntza ezartzen du.

2014ko urriaren 30ean, Batzordeak eta Espainiak 2014-2020 Elkartzeko Akordioa sinatu zuten, Europar Batasunaren EIE funtsak erabiltzeari buruz. Gero, 2015eko otsailaren 13an, onetsi zen Espainiako 2014-2020 Landa Garapenerako Esparru Nazionala, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak egina.

Batzordearen azaroaren 18ko 8143/2015 Exekuzio Erabakiaren bidez, Europar Batasunaren erakundeek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa onetsi zuten. Bertan M06.04 neurria sartu da (Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak).

M06.04 neurriaren (Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak) xedea da lan aukera berriak bultzatzea landa lurraldearen ekonomia eta gizartea dinamizatzeko, landa eremuen despopulatzea saihestuz. Horretarako, lehiakortasuna sustatzen da nekazaritzako sektorean, nekazaritzaz bestelako jardueretara dibertsifikatuz.

Nafarroan ugari dira nekazaritzako familia ustiategiak, egitura txikikoak, eta, horren ondorioz, merkatuen bilakaerak eta arau berrien eskakizunek eragin handia dute haietan. Ildo horretatik, negozio-linea berrien bilaketa erraztu behar da, nekazaritzako jarduera osatzeko, urtarokotasuna murriztuz eta sektorearen independentzia handituz.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamendua eta haren n+3 araua aplikatuz, (erregelamendu hori 2020ko abenduaren 23koa da, eta LGENFren eta NBEUFren laguntzarako 2021. eta 2022. urteetarako zenbait xedapen iragankor ezartzen ditu), finantza-zuzkidura handitu egin da, M6.2 neurrian, trantsizioko LGENF funtsekin, Europako Batzordearen 2021eko ekainaren 29ko C (2021) 4936 azken erabakiaren arabera, Landa Garapenerako 2014-2020 Programa aldatzeko, trantsizioko funtsak eta EURI funtsak barne hartzeko.

Beraz, neurri honen esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren –LGENF– bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa) izanen da, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.

–Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, landa garapeneko neurriak eta baldintzazkotasuna. Eta Batzordearen uztailaren 10eko 2017/1242 (EB) Exekuzio Erregelamendua, 809/2014 (EB) Erregelamendua aldatzen duena.

–Batzordearen martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, zeinak osatu baitzuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 Erregelamendua, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboak.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko (EB) 2020/2220 Erregelamendua, zeinaren bidez, alde batetik, zenbait xedapen iragankor ezartzen baitira Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzarako, 2021. eta 2022. urteetan, eta, bestetik, aldatzen baitira 1305/2013, 1306/2013 eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak, baliabideei eta 2021. eta 2022. urteetan aplikatzeari dagokienez, eta 1308/2013 (EB) Erregelamendua, baliabideei eta laguntza hori 2021. eta 2022. urteetan banatzeari dagokionez.

Neurri honi, orobat, aplikatuko zaizkio Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (L 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).

Bat etorriz Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6 artikuluan ezarritakoarekin, xedatzen baitu espedienteek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko dutela etorkizuneko ekitaldiei egotzitako gastuaren zenbatekoa 600.000 eurotik gorakoa denean.

Haren ondorioz, Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekainaren 22ko Erabakiaren bidez, baimena ematen zaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari urte anitzeko gastua konprometitzeko 2024ko eta 2025eko ekitaldietan, 6.2 "Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea" eta 6.4 "Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak" azpineurrietarako, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren esparruan, 2023ko deialdiari dagokionez.

Ebazpen honen aldeko txostena eman du Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak erabiliz, eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzaturiko gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri zituen urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea "Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak" M06.04 neurriaren laguntzetarako, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean, I. eranskinean jasotakoaren arabera, eta ebazpen honen II.etik IV.era bitarteko eranskinak onestea.

2. 2023ko deialdia onestea "Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak" izeneko M06.04 neurriaren laguntzetarako.

3. Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea HILABETE BATekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. 2025eko ekitaldian 1.057.788,54 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekitaldiko Gastuen Aurrekontuetako "LGP LGENF 2014-2020. Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako enpresak sortzea eta garatzea" 720007 72300 7709 414200 partidaren baliokidearen kargura. Ebazpen honetatik eratorritako konpromisoak dagozkien ekitaldietan kreditu egokia eta nahikoa egotearen baldintzapean geratuko dira.

Kreditu baimendua 1.430.545,54 euroraino handitzen ahalko da, gehienez, Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekitaldiko gastu aurrekontuko 720007 72300 7709 414200 "LGP LGENF 2014-2020. Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako enpresak sortzea eta garatzea" partidaren baliokidearen kargura, betiere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritako baldintzekin bat, eta horretarako aurrekontu erabilgarririk baldin badago.

5. Dirulaguntzen oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).

6. Onuradunei eskatzea gardentasun betebeharrak bete ditzaten dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, ebazpen honen I. eranskinaren 22. oinarrian ezarritako moduan.

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko urriaren 5ean.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafe Aranda.

I. ERANSKINA

Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barneko "Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak" M06.04 neurriaren laguntzak. Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Oinarri hauen xedea da "Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak" M06.04 neurriaren laguntzak arautzea, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean. Betiere, honako hauek aplikatuta arautuko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 19.1.b) artikulua eta Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (L 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).

2. M06.04 neurriaren (Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak) xedea da lan aukera berriak bultzatzea landa lurraldearen ekonomia eta gizartea dinamizatzeko, landa eremuen despopulatzea saihestuz. Horretarako, lehiakortasuna sustatzen da nekazaritzako sektorean, nekazaritzaz bestelako jardueretara dibertsifikatuz.

2. oinarria.–Lurralde eremua.

1. Nafarroako Foru Komunitateko landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeari aplikatzen ahal zaio laguntza. Ondorio horietarako, landa eremutzat joko dira Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan ezarritakoak, hau da, DEGURBA sailkapenak landa eremutzat eta dentsitate ertaineko eremutzat jotzen dituenak.

2. Horrenbestez, ez dira dirulaguntza honen xedea hiri eremu zabaletan sortutako edo garatutako nekazaritzaz bestelako jarduerak. Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programan ezarritakoaren arabera, Iruñeko udalerria da hiri eremu zabal bakarra.

3. III. eranskinean jasotzen dira Nafarroako landa eremuko udalerriak, haien ezaugarri soziodemografikoekin eta naturako edo ingurumeneko ezaugarriekin batera.

3. oinarria.–Aurreikusitako proiektu motak.

1. Dirulaguntza jasotzeko, proiektuen xedea izan behar da nekazaritzaz bestelako ekoizte-jarduerak garatzea, hau da, honelakoak ekoiztea: saltzeko diren edo merkaturatzen ahal diren ondasun eta/edo zerbitzu pribatuak, edo titulartasun pribatuko ondasunen balioa handitzen dutenak.

2. Dirulaguntzaren xedeko proiektua proiektu handiago baten zatia bada, dirulaguntza jasotzeko baldintza da berezko entitatea eta izaera finalista izatea, independenteki eta bera bakarrik hartuta.

3. Dibertsifikazio proiektuek arlo hauetako batekoak izan behar dute:

a) Ingeniaritzako, arkitekturako, aholkularitzako edo albaitaritzako zerbitzu profesionalak, teknikoak edo bestelakoak.

b) Informazioaren teknologiei, informatikari edo bestelakoei lotutako jarduerak.

c) Jarduera artistikoak eta/edo artisautzakoak garatzea.

d) Gizarte zerbitzuak ematea.

e) Nekazaritzaz bestelako jardueretarako lantegiak, industriak, lokalak edo instalazioak ezartzea.

f) Produktuak eraldatzea eta merkaturatzea, ondoriozko produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen ez bada.

g) Edozein sektore ekonomikotarako zerbitzuak ematea, nekazaritza eta basogintza barne, edo landa eremuko populaziorako zerbitzuak.

h) Nekazaritza-turismoko, landa-turismoko, aisialdiko edo ostalaritzako jarduerak, jolas edo kirol jarduerak, edo lurralde garapen ekonomikoari lotutakoak.

4. oinarria.–Laguntzen xede direnak.

Honako hauek izan daitezke laguntzen onuradun:

a) Pertsona fisikoak:

i. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazari profesionalak.

II. Aurreko atalean sartutako pertsonen lehen graduko ahaideak.

b) Pertsona juridikoak:

i. Nekazaritzako mikroenpresak edo enpresa txikiak.

ii. Nekazaritza-elikagaien mikroenpresak edo enpresa txikiak.

c) Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren "Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea" izeneko M06.02 neurriaren laguntzarekin sortutako enpresak.

5. oinarria.–Laguntza jasotzeko baldintzak.

1. Laguntzen araubide honetan sartzeko, eskatzaileek honako beharkizun hauek bete beharko dituzte:

a) Pertsona fisikoen kasuan:

–18 urte beteta izatea eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean.

–Nekazari profesionala eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten titularra edo bazkidea izatea, edo pertsona horren lehen mailako ahaidea, eta izaera horri eustea azken ordainketa egiten den unera arte.

Nekazari gazteak nekazari profesionaltzat hartuko dira "Nekazari gazteak beren gain jartzea" neurrirako laguntza ematearen aldeko ebazpenetik espedientea ixten den arte eta/edo baldin eta 40 urte edo gutxiago izan eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari gisa inskribaturik badaude.

Ustiategia mikroenpresa edo enpresa txikia izan behar da, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.

b) Pertsona juridikoen kasuan:

–Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea, Mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.

–Egoitza soziala Nafarroan izatea.

–Helburu soziala nekazaritzako jarduera edo nekazaritzako elikagaien jarduera izatea.

–Nekazaritzako jarduera egiten badu:

i. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten titularra izatea.

ii. Bazkideen %50, gutxienez, nekazari profesional izatea.

iii. Gutxienez nekazaritzako 0,50 lan unitateko jarduera izatea guztira.

–Nekazaritzako elikagaien jarduera egiten badu:

i. Nafarroako Industria Erregistroan inskribatua egotea.

ii. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea. Salbuespena dira arrantzaren sektorea eta beren emaitza den produktua I. eranskinean jasota ez dutenak.

iii. Jarduera ekonomikoa landa eremuetan garatzea.

c) LGParen M06.02 neurriaren ondorioz sortua bada:

–Emandako laguntzaren azken ordainketa jaso izana.

d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.

f) Jarduera bera egiteko beste dirulaguntza publikorik jaso ez izana eskabidea egiteko unean. Halakorik eskatu bada, eta dirulaguntza lortzen bada, uko eginen zaiolako konpromisoa adieraztea.

2. Gainera, gauzatu beharreko proiektuari dagokionez, honako betebehar hauek bete beharko dira:

a) Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programak landa eremutzat jotzen dituen udalerrietako batean kokatzea.

b) Nafarroako Gobernuaren adostasuna izatea proiektuak ukitzen dituen eremuei dagokienez. Honelako jarduerei lotutako proiektuen kasuan:

–Turismoa, ostatu zerbitzuak, aisialdia, jolasaldia eta antzekoak: Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aldeko txostena.

–Landa eta kultur ondarea, eta antzekoak: Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren aldeko txostena.

–Proiektuaren motagatik behar den beste edozein txosten.

Hala bada, ingurumen eraginaren balorazioa egin beharko da, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen arabera, proiektuak ingurumenean eta biodibertsitatean ondorio kaltegarriak baditu.

Nolanahi ere, unitate arduradunek erabakitzen dituzten neurri zuzentzaileak aplikatuko dira, halakorik bada.

c) Enpresa planaren deskribapen-memoria aurkeztu behar da, hauek eginen dituena: proiektua identifikatu, deskribatu eta aztertuko du; bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioa egiaztatuko du, eta hura sortzeko beharrezkoak diren prozedura eta estrategia guztiak garatuko ditu.

Agiri hori prestatzeko, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan laguntza hauen fitxan dagoen eredua erabili behar da.

d) Laguntza eskaeraren xedeko gastuak ez hastea eskaera aurkezten den eguna baino lehen, kostu orokorrak eta/edo proiektua garatzeko lizentziak kenduta, baldin eta 2015eko azaroaren 18aren ondorengoak badira (Batzordeak egun horretan eman zuen 8143/2015 Exekuzio Erabakia, Nafarroako 2014-2020 LGPa onesten duena). Horri dagokionez, bidezkoa bada, instrukzio organoak proiektuaren kokalekua bisitatuko du inbertsioak ez direla hasi egiaztatzeko, eta emaitzaren akta eginen du.

e) Proiektuaren konpromiso ekonomikoak bere gain hartzeko finantzaketa ahalmen nahikoa izatea, berezko baliabideen bidez eta/edo laguntza hauekin bateragarriak diren kanpo finantzaketaren bidez.

6. oinarria.–Konpromisoak eta betebeharrak.

Pertsona edo entitate onuradunek konpromiso hauek hartuko dituzte:

a) Gardentasun betebeharraren gaineko aitorpena aurkeztea dirulaguntza eman zaiola jakinarazi eta hilabeteko epean, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean eta irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

b) Proiektua gauzatzea aplikatzen ahal zaizkion Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko arauekin bat, batez ere, honako arlo hauen gaineko arauei jarraikiz: gastuetarako dirulaguntzak emateko baldintzak, bateraezintasuna, estatuko laguntzak, publizitatea, ingurumenaren babesa eta aukera-berdintasuna.

c) Proiektua Nafarroako landa udalerrietan egitea, Nafarroako 2014-2020 LGPko sailkapenaren arabera.

d) Proiektua gauzatzea dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten den epean, deusetan galarazi gabe bidezko arrazoiak daudenean onartzen ahal diren luzapenak.

e) Laguntza jasotzeko egindako gastuak eta ordainketak justifikatzea, laguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan eta epean.

f) Laguntza jasotzeko justifikazio agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, gutxienez ere bost urtez, dirulaguntzaren ordainketa jasotzen den egunetik hasita.

g) Kostuen moderazioaren gainean ezarritakoa betetzea, 13. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

h) Kontabilitate sistema berezitu bat edo kontabilitate kode egoki bat edukitzea diruz laguntzen den proiektuari lotutako eragiketa guztietarako.

i) Bidezkoa denean, dirulaguntzaren kobrantza erregistratzea kontabilitatean edo erregistro liburuan, Europar Batasunaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza adierazita, testu hau aipatuz: 2014-2020 LGP (LGENF-NG).

j) Xede bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jaso izanaren berri ematea.

k) Laguntza eskaera aurkezten den unean, azken hiru zergaldietan jasotako dirulaguntzen berri ematea, de minimis araubidea bete den egiaztatzeko. Dirulaguntzak onartu aurretik, egiaztatuko da ea eskatzaileari onartutako de minimis laguntza guztiek ez duten gainditzen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluak ezarritako muga.

l) Bost urtez mantentzea laguntzaren xedeko jarduera, dirulaguntzaren ordainketa jasotzen den egunetik hasita, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

m) Jardueraren publizitatea egitea sare sozialen, web-orrien, jarduerarekin lotutako aplikazioen edo beste edozein hedabideren bidez.

n) Jendeari eragiketaren helburuaren berri eta LGENF funtsak emandako laguntzaren berri ematea, 23. oinarrian ezarritako errekerimenduak betez.

o) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari komunikatzea neurriaren ebaluaziorako eta jarraipenerako adierazleak prestatzeko behar diren datuak.

p) Laguntza ongi eman dela eta gerora konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak eta egiaztapenak onartzea. Honako hauek egin ditzakete egiaztapen lan horiek: Europako Batzordeak, NBEUF-LGENF laguntzak ordaintzen dituen erakundeak, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Plana kudeatzeko agintaritzak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak, Nafarroako Kontuen Ganberak eta Nafarroako Gobernuaren fiskalizazio-organoek.

7. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak:

a) Ondasun higiezinak eskuratzea (diruz laguntzen ahal den gastu osoaren %25 gehienez).

b) Ondasun higiezinak eraikitzea edo hobetzea: premia berrietara egokitzeko inbertsioak, ez konponketa hutsak edo mantentze lanak.

c) Ekipo-ondasunen zuzkidura: makina eta ekipo berriak, ekipo informatikoak, erremintak eta altzariak erostea eta instalatzea, eta garraiorako edo banaketarako egokitzapenak.

d) Aurreko b) eta c) apartatuetako gastu diruz lagungarriekin lotutako kostu orokorrak (apartatu horien %12ra mugatuta): proiektuen erredakzioa, obra zuzendaritzak, analisiak, saiakuntzak, muntaketa eta eragiketako ingeniaritza eta obra lizentziak.

e) Inbertsio ukiezinak, konparazio batera, programa informatikoak eta software lizentziak erosi eta garatzekoak.

f) Proiektuaren sustapena eta zabalkundea.

2. Honako hauek ez dira diruz lagungarriak:

a) Lurrak erostea eta lurrak eskuratzearekin lotutako gastuak.

b) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabilitako teknologiagatik, haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.

c) Makinak eta ekipamenduak erosteko finantza errentamendua.

d) Bigarren eskuko ekipamendua erostea.

e) Ibilgailuak, salbu eta proiektuaren helburua lortzeko egokitzapenen bat egina dutenak, dauzkaten ezaugarriengatik helburu horretarako bakarrik erabil badaitezke.

f) Material suntsikorra eta jostailuak, apaingarriak eta etxetresna txikiak eta sukaldeko tresneria.

g) Enpresa baten ohiko funtzionamendua, hornidurak, interesak eta horien birfinantzaketa, langileria-gastua, dietak eta kilometrajea, aseguruak eta beste gastu orokor batzuk.

h) Gastu orokorrak eta industria mozkina.

i) BEZa eta pertsona edo entitate onuradunak berreskura ditzakeen zergak ordaintzearen gastuak, interes zordunak eta eragiketa finantzarioen gastuak.

j) Administrazioak araututako jarduera ekonomikoei dagozkien lizentziak (estankoak, taxiak, loteriak...).

k) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere, baita pertsona fisikoen eta juridikoen artean ere, baldin horiek bazkide gisa parte hartzen badute.

l) Eskura egindako ordainketak.

m) Eskaera aurkeztu baino lehen hasitako gastuak, 1.d) atalean definitutako kostu orokorrak eta proiektua garatzeko lizentziak kenduta, baldin eta 2015eko azaroaren 18aren ondorengoak badira (Batzordeak egun horretan eman zuen 8143/2015 Exekuzio Erabakia, Nafarroako 2014-2020 LGPa onesten duena).

n) Ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik eta enpresa planean garatutako jarduerarekiko koherentziatik, gauzatzeko beharra eta bideragarritasuna behar bezala egiaztatuta ez dauden inbertsioak. Gainera, inbertsioak egin nahi direnean, eta egin nahi den jarduerarekin alderaturik tamaina eta/edo edukiera gehiegizkoak direnean, justifikatu gabeko inbertsiotzat hartzen ahal dira; berdin jardueraren ekoizpen-orientazioari egokiak ez zaizkionak. Proiektuak etxebizitza partikularra eta/edo langileek erabiltzeko eremuak baitu, eskaerak argi bereiziko du jarduera ekonomikoari dagokion zatia. Kasu horretan, diruz lagunduko da bakarrik jarduera ekonomikorako erabiltzen diren inbertsioen zati proportzionala, jarduera ekonomikoarekin lotura zuzena eta zalantza gabea duena.

o) Diruz lagundutako proiektuaren jarduerarekin bat ez datozenak.

8. oinarria.–Laguntza kalkulatzeko sistema.

1. Laguntza kapitaleko dirulaguntza zuzena da, eta haren zenbatekoa kalkulatzeko, aurreikusitako gastu diruz lagungarriei %40eko laguntza-intentsitatea edo portzentajea aplikatuko zaie.

2. Proiektu bakoitzeko, gehienez ere 200.000,00 eurokoa izanen da laguntza.

3. LGENFen parte-hartzea guztirako laguntzaren %31koa izanen da.

9. oinarria.–Dirulaguntzak emateko modua eta hautatzeko irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen da laguntza hau, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera prestatzeko, honako balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuak batuko dira (gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira):

HAUTATZEKO IRIZPIDEAK, M06.04 NEURRIA

BAREMAZIOA

Titulua

Deskribapena

Puntuazioa, gehienez ere

Kalkulua edo graduazioa

ESKATZAILEAREN IZAERA

35

Tipologia

Pertsona fisikoak edo mikroenpresak (mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruz Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioaren arabera).

5

Pertsona fisikoak edo mikroenpresak: 5 puntu

Generoa

Emakumea, edo gutxienez emakumeen %50eko parte-hartzea pertsona juridikoaren kapital sozialean eta gobernu organoetan

5

Emakumea edo emakumeen > %50eko parte-hartzea: 5 puntu

Gaztetasuna

Gaztea (40 urtekoa edo gazteagoa), edo gutxienez gazteen %50eko parte-hartzea pertsona juridikoaren kapital sozialean eta gobernu organoetan

5

Gaztea edo gazteen >%50eko parte-hartzea: 5 puntu

Desgaitasuna

Desgaitasuna duen pertsona, edo gutxienez desgaitasuna duten pertsonen %50eko parte-hartzea pertsona juridikoaren kapital sozialean eta gobernu organoetan (abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren arabera)

5

Desgaitasuna duena edo halakoa dutenen >%50eko parte-hartzea: 5 puntu

Nekazaritzako ustiategi mota

Lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra/bazkidea edo haren ahaidea

2

Ustiategi lehenetsia: 2 puntu

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi baten titularra/bazkidea edo haren ahaidea (baldin Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan "teknika eta ekonomia arloko orientabidea" abeltzaintzakoa edo mistoa –abeltzaintza barne– bada).

2

Abeltzaintzako ustiategia: 2 puntu

Nekazaritzako ustiategi baten titularra/bazkidea edo haren ahaidea, ustiategia Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean bada

1

Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean inskribatutako ustiategia: 1 puntu

Prestakuntza

Eskatzaileak edo haren bazkide batek jarduera berriaren gaian izandako berariazko prestakuntza

5

Jarduera berriaren gaietan bigarren mailako hezkuntza edo baliokidea: 2 puntu

Jarduera berriaren gaietan goi mailako hezkuntza, unibertsitate-hezkuntza edo baliokidea: 5 puntu

Eskatzailearen berritasuna

Ez da onuradun izan laguntzaren aurreko deialdietan (2014-2020 LGP).

5

Ez da onuradun izan: 5 puntu

PROIEKTUAREN KOKALEKUA

30

Udalerriaren ezaugarri sozio-demografikoak

Biztanle kopurua

2

2.000tik behera: 2 puntu 2.000tik 10.000ra bitarte: 1 puntu

Biztanleriaren dentsitatea (biz./km²).

2

20tik beherakoa: 2 puntu 20tik 200era bitarte: 1 puntu

2000-2013 aldiko biztanleria joera (2013ko biztanleria/2000ko biztanleria).

2

0,95etik beherakoa: 2 puntu 0,95etik 1,50era bitarte: 1 puntu

Zahartze indizea (%)

2

35etik gorakoa: 2 puntu 20tik 35era bitarte: 1 puntu

Langabezia tasa (%)

1

10etik gorakoa: 1 puntu

Lanpostuak (kopurua/100 biz.)

1

40tik beherakoa: 1 puntu

Udalerriaren ezaugarri naturalak edo ingurumenekoak

Natura 2000 Sarearen azalera (%)

2

30,00etik gorakoa: 2 puntu 0,00 baino handiagoa, 30,00 arte: 1 puntu

Nekazaritzako azalera erabilgarria (%)

2

25,00 baino handiagoa: 2 puntu 0,00 baino handiagoa, 25,00 arte: 1 puntu

Bakartzea (minutuak)

2

40 baino gehiago: 2 puntu 15etik 40ra bitarte: 1 puntu

Eremu mota

4

Mendialdea (M): 4 puntu Naturak bereziki mugaturiko eskualdea, eskualde menditsua ez dena (NBME): 2 puntu

Higiezin mota

Egun dagoen higiezina

5

Egun dagoen higiezina: 5 puntu

Ondareak babestutako higiezina

5

Ondareak babestutako higiezina: 5 puntu

KALITATE IZENDAPENEI ETA/EDO SEKTOREKO ELKARTEEI ATXIKITZEA

15

Kalitate ziurtapenak

Nafarroako lurraldeko produktuen kalitate ziurtapen bati gutxienez atxikitako eskatzailea (ekoizpen ekologikoa salbu), edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritzako ustiategia dago atxikia.

10

Kalitate ziurtapena: 10 puntu

Asoziazionismo maila

Eskatzailea sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte espezifiko baten bazkidea da, gutxienez.

5

Eskatzailea sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte espezifiko baten bazkidea da: 5 puntu

INGURUMENEKO ALDERDIAK

20

Eragile ekologikoa

Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (CPAEN-NNPEK) erregistroan inskribatutako eragilea, edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritzako ustiategia dago inskribatuta.

8

Eragile ekologikoa: 8 puntu

Klima-aldaketa arintzea

Energia berriztagarriko berokuntza eta etxeko ur beroaren instalaziorako inbertsioa edo instalazio klase hori duen proiektua (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko apirilaren 23ko 2009/28/EE Zuzentarauko definizioaren arabera)

5

Energia berriztagarriko inbertsioak/hornidura: 5 puntu

%100ean berriztagarria den energia elektrikoa kontsumitzen duen jarduera, zerbitzu hori eskaintzen duen entitate merkaturatzaile batekin sinatutako kontratu baten bidez eta/edo bere instalazio berriztagarri baten bidez

5

Berriztagarriaren merkaturatzailearekiko kontratua eta/edo bere instalazio berriztagarria sortuko den jardueran: 5 puntu

Hondakinen murrizketa

Lehengai gisa azpiproduktuak erabiltzen dituen jarduera (Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeko definizioaren arabera)

2

Azpiproduktuen/Hondakinen erabilera: 2 puntu(1)

(1) Irizpide hau erabiliko da baldin azpiproduktua (Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen definizioaren arabera) erabiltzen bada jarduera berrirako lehengai beharrezko gisa.

3. Eskatzaileak adierazi beharko du, berariaz, zer hautapen irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzeko egunari dagokionez, eta bete beharreko konpromisotzat enpresa planean edo deskribapen-memorian aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta horrekin bat etorri beharko du.

4. Eskatzaileak eskatutako hautapen irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait modu onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada.

5. Laguntza hartu ahal izateko, gutxienez ere 30 puntu lortu beharko dira. Hortik beherako puntuazioa lortzen duten eskaerak ezetsi eginen dira.

6. Berdinketa gertatuz gero, ingurumen alderdietan puntuaziorik altuena duen eskaera lehenetsiko da. Berdinketak badirau, eskatzailearen izaeran puntuazio altuena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Hala ere berdinketak badirau, proiektuaren kokalekuan puntuazio altuena duena lehenetsiko da. Azkenik, berdinketak jarraitzen badu, "Kalitate deiturei eta/edo sektoreko elkarteei atxikitzea" atalean puntuaziorik altuena duen eskaera lehenetsiko da. Berdinketa ez bada hausten, laguntza jaso dezakeen inbertsio bolumen handiena duten proiektuei emanen zaie lehentasuna.

7. Norgehiagokako prozedura aplikatuta eskaeren hurrenkera lortu ondoren, deialdiaren aurrekontu kreditua ez bada nahikoa laguntza eskaera guztiei erantzuteko, aipatutako hurrenkerako azken eskatzaileak, aurrekontu zuzkidura badu eta eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa badagokio, emandako laguntza berretsi beharko du, edo horri uko egin, jakinarazi eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere. Berretsiz gero, pertsona onuradunak hartu gabe duen laguntzaren zatia jaso dezake, betiere laguntza jaso duten beste espediente batzuek gastu txikiagoak badituzte, organo emaileak emandako laguntza aldatu eta gero.

8. Ezetsi eginen dira aurrekontuan kreditu nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren gainerako eskaerak.

10. oinarria.–Laguntza eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta argitalpen egunaren hilabeteko egun baliokidean bukatuko da. Baldin mugaegunaren hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako hileko eguna bezalako hileko egunik, ulertuko da epea amaitzen dela hilabeteko azken egunean. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

2. Eskaera eta dokumentazioa telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako ezarritako programaren bidez. Programa Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian dago, tramiteen katalogoan (www.navarra.eus). Tramitea egiteko, eskatzailea egiaz bera dela egiaztatu behar da, bere ziurtagiri digitalaren bidez edo Cl@ve sistema erabilita.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren entitate laguntzaileen bidez egin daiteke tramitazioa. Entitate horiek tramiteen katalogoaren fitxan agertzen dira.

3. Laguntza eskaera II. eranskinean adierazitako agiriekin batera aurkeztu behar da (dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta egonen dira, eta jatorrizkoen kopia zehatzak izanen dira).

4. Laguntza eskaera bakarra aukez daiteke deialdiko eta pertsonako.

11. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari atxikitako Landa Dibertsifikaziorako Atalari dagokio.

12. oinarria.–Laguntza eskaerak egiaztatu eta baliozkotzea.

1. Landa Dibertsifikaziorako Atalak laguntza eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Akatsen bat baldin badago, laguntza eskatzaileari eskatuko zaio 10 eguneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio ezen zuzendu ezean eskaeran atzera egiten duela ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Dokumentazioa oso-osorik dagoenean, behar diren kontrolak eginen dira, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzearren. Landa Dibertsifikaziorako Atalak espedientea behar bezala tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.

13. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Dirulaguntzak onartzerakoan gastu publikoaren efizientzia bilatzen duen printzipio ekonomikoarekin bat, Batzordearen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48. artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak eskatzen dute proposatutako kostuak moderatuak direla egiaztatzea, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten.

2. Ondorio horietarako, kostuen moderazioaren printzipioa aplikatu dela bermatzeko, Landa Dibertsifikaziorako Atalak sistema hauek erabiliko ditu, kasuan-kasuan:

a) Erreferentziako kostuak: zenbateko diruz lagungarria bi hauen arteko txikiena izanen da: eskatzaileak aurkeztua eta modulu hauek aplikatzearen ondoriozkoa:

I.–Proiektu teknikoaren edo memoria baloratuaren gainean:

i. Honela kalkulatzen da erreferentziako kostuaren balioa, euro/m² eraikitan neurtzen dena: eraikuntzako oinarrizko modulua (520 euro/m² eraikia) aurkeztutako proiektuaren bi koefizienterekin ponderatua –bata establezimenduaren tipologiari dagokiona (TK) eta bestea obra-intentsitateari dagokiona (IK)–, taula honetan agertzen den bezala:

OBRA-INTENTSITATEA

ERAIKITZE/EGOKITZAPENAREN TIPOLOGIA

TK IK

Eraikitze/egokitzapen orokorra

Egokitzapena, egitura eta zimenduak ukitu gabe

Berariazko eraberritze partziala (irisgarritasuna edo energia-efizientzia hobetzeko)(2)

Lurrean eraikitzea, hargunerik gabe

IK(a)

=

1,00

IK(b)

=

0,75

IK(c)

=

0,30

IK(d)

=

1,15

Bulegoak eta merkataritzako lokalak

Higiezinak, bulegoetarakoak (administraziokoak zein teknikoak, konpartimentuetan edo ez) eta berariazko instalaziorik behar ez duten saltokietarakoak

TK(a)

=

1,40

728,00

546,00

218,40

837,20

Gizarte, kultura edo hezkuntza zentroak

Honako hauetarako higiezinak: gizarte eta kultura erabilerakoak, erabilera anitzeko gelak, liburutegiak, haurtzaindegiak, akademiak, jantokiak eta erakustaretoak

TK(b)

=

1,65

858,00

643,50

257,40

986,70

Kontsultategiak eta laborategiak

Honako hauetarako higiezinak: fisioterapia eta nutrizio kontsultategiak, albaitari-klinikak, kalitate-laborategiak eta abar

TK(c)

=

1,74

904,80

678,60

271,44

1.040,52

Ostalaritza/janari-lantegiak

Landa-ostatuak, jatetxeak, kafetegiak eta bestelako establezimenduak, berariazko instalazioak behar dituztenak, esaterako janari-lantegiak, janari prestatuko establezimenduak, okindegiak, gaztandegiak...

TK(d)

=

2,10

1.092,00

819,00

327,60

1.255,80

Ekoizpen zentroak

Higiezinak, ekoizpen jarduera jakin bat duten industria nabeetan kokatuak

TK(e)

=

0,88

457,60

343,20

137,28

526,24

(2) Eraberritze partzialeko bi motak dituzten obra proiektuetan, IK (b) motakotzat hartuko da obra-intentsitatea: egokitzapena, egitura eta zimenduak ukitu gabe.

ii. Proiektuan sartutako instalazio fotovoltaikoen kasuan, gehieneko kostu hautagarria bi osagai hauen batura izanen da:

1.–Panel fotovoltaikoetan instalaturiko potentzia (P), formula honi jarraikiz:

P

POTENTZIA PANELETAN

(kWp)

ERREFERENTZIAKO KOSTUA

(euro/kWp) (BEZik gabe)

P ≤ 5

2.500

5 > P ≤ 20

2.850 - (70xP)

P > 20

1.510-(3xP)

2.–Metagailu bateriak, halakorik bada:

BATERIA MOTA

ERREFERENTZIAKO KOSTUA

(euro/kWh) (BEZik gabe)

Litioa

750

Bestelako bateriak

200

II.–Proformako fakturen gainean:

i. Bulegoetako eta merkataritza lokaletako ekipo-ondasunak eta ekipamenduak; gizarte, kultura edo hezkuntza zentroak eta ekoizpen zentroak; sukaldeko ekipamendurik ez dutenak –TK(a)/TK(b) eta TK(e) duen establezimendu mota, sukaldetako ekipamendurik gabe–: 550 euro/m² erabilgarria (proiektu teknikoan edo memoria baloratuan ezarritako azaleraren arabera).(3).

ii. Bulegoetako eta merkataritza lokaletako ekipo-ondasunak eta ekipamenduak; gizarte, kultura edo hezkuntza zentroak eta ekoizpen zentroak; sukaldeko ekipamendua dutenak (TK(a)/TK(b) eta TK(e) duen establezimendu mota, sukaldeko ekipamenduarekin) eta kontsultategiak eta laborategiak; janari-lantegiak, ostalaritza eta landa-ostatuak (TK(c)/TK(d) motakoak): 750 euro/m² erabilgarria (proiektu teknikoan edo memoria baloratuan ezarritako azaleraren arabera)(3).

(3) Erreferentziako kostua kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko berariazko ekipo-ondasunak, ondasun eta/edo zerbitzuak ekoizteko baldin badira eta proiektuaren helburua lortzeko funtsezko elementuak baldin badira. Berariazko elementu hauei dagokienez, kostu diruz lagungarria kalkulatzeko, 2.b "Aurkeztutako eskaintzak alderatzea" izeneko apartatua aplikatuko da (laborategietako neurgailu berariazkoak, albaitaritza kliniketakoak, fisioterapeuta kontsultategietako aparatuak eta abar).

iii. Web-orria (web diseinua eta sorrera, edukien edizioa, ostatatzea eta mantentze-lanak): 2.000 euro.

iv. Dibulgazio-materiala sortzea (diseinua, maketazioa eta inprimatzea: liburuxkak, flyerrak, triptikoak, kartelak, roll-upak, biniloak...): 2.000 euro.

v. Branding-a (honako hauen diseinua: irudi korporatiboa, logotipoa, paper-gauzak, sare sozialak...): 1.750 euro.

vi. Bideragarritasun-plana egitearen ordainsariak: 720 euro.

vii. Aurrekoak ez diren beste ordainsari batzuk, laguntza teknikoa emateagatik proiekturako behar ziren lanei, ikerketei eta prozedurei: 45 euro/ordu.

b) Eskaintza desberdinak alderatzea: erreferentziako kostuak aplikatzekoak ez direnean erabiltzen da, eta honela egiten da: gutxienez hiru proformako fakturaren artean hautatzea. Entitate eskatzaileak horiek aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera, baldin eta proiektuaren gastu diruz lagungarrien zenbatekoa 5.000 eurotik gorakoa bada.

Eskaintzak hornitzaile independenteek eginak izan beharko dira, eta obra, ondasun edo zerbitzu proiektu beraren gainean prestaturiko proformako fakturekin justifikatu behar dira, merkatuko preziora egokitzen dela justifikatzeko.

Horrez gain, legeak eskatzen duen informazioa izan behar dute, entitatea identifikatzen duten datuen informazio fidagarria bilduta eta, orobat, zehatz-mehatz azalduta entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar.

Zenbateko diruz lagungarria finkatzeko, ikuspuntu ekonomikotik onuragarriena den proposamenean agertzen den zenbatekoa hartuko da oinarri.

c) Ebaluazio batzordea: inbertsioen ezaugarri bereziak direla-eta ezinezkoa baldin bada xedeko lana edo hornidura egiten duten enpresa batzuk aurkitzea, eta, hortaz, eskaturiko gastuari ez bazaizkio aplikatzen erreferentziako kostuak, entitate eskatzaileak memoria bat aurkeztu beharko du eskaintza bakarra justifikatzeko. Ebaluazio batzorde batek txosten bat eginen du azaltzeko ebaluazioa nola egin den eta zein aurrekontu onartu duen: aurkeztutakoa edo ordezko beste aurrekontu bat. Batzorde hori Landa Dibertsifikaziorako Ataleko talde teknikoko hiru pertsonak osatuko dute.

3. Eskatzaileak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien gastuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

4. Kostuen moderazioa behar bezala aplikatu dela egiaztatzeko kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta, beharrezkoa bada, azken ordainketa egin aurretik osatuko dira, onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta. Onuradunak eskatutako aldaketen kasuan ere eginen da egiaztapena.

14. oinarria.–Laguntza emateko ebazpena.

1. Eskaerak baliozkotu eta ebaluatu ondoren, haien lehentasun ordena ezarriko da 9. oinarrian ezarritako hautaketa irizpideen arabera.

Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, non jasoko baita onuradunek dirulaguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

2. Ordainketa bakar batean emanen dira dirulaguntzak, ekitaldiko zein aurrekontu adierazten den deialdian, haren kargura.

3. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen gaineko ebazpena emanen du, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

4. Ebazpenean, gutxienez, datu hauek agertuko dira: laguntza onartu zaien eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa, proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak eta laguntza finantzatzeko funtsen jatorria. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, deialdiko aurrekontu-kreditu aski ez izatearen ondorioz ezetsitakoak.

15. oinarria.–Dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoko aldaketak.

1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar dira proiektuak. Hala ere, aurkeztutako proiektuaren aldaketa nabarmenak dakartzaten inguruabarrak gertatzen direnean, onuradunak horren berri eman behar du, aldaketak aplikatu baino lehen aldaketa eskaera bat aurkeztuz.

2. Aldaketa nabarmen horiek gauzatu ahal izateko, Landa Dibertsifikaziorako Atalaren baimena behar da. Aldaketa baimentzen ez bada, hasierako proiektua bete beharko da.

3. Aldaketa egiteko eskaera Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu behar da, ordainketaren eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lau hilabete lehenago gutxienez.

4. Proiektuaren aldaketa nabarmentzat hartuko da ondorio hauetako bat duena:

a) Ekoizpenaren orientazioa aldatzea.

b) Pertsona edo entitate onuradunaren titulartasuna aldatzea. Titularrak proiektuaren titulartasuna lagatzen ahalko dio entitate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo sozietate mota aldatzearen ondoriozko beste titular bati.

c) Laguntzaren oinarri izan diren gastu diruz lagungarriak nabarmenki aldatzea.

d) Aurreikustea laguntzaren oinarri izan diren gastu diruz lagungarrien zenbateko osoaren %60 edo gutxiago gauzatuko direla.

e) Inbertsioen kokalekua aldatzea.

f) Proiektua gauzatzeko epea luzatzea, betiere gainditu gabe ordainketa egiten den urteko irailaren 1a.

5. Aldaketa eskaerak onuradunak egin nahi dituen aldaketak azaldu behar ditu, laguntza eskaeran erabilitako zehaztasun maila berarekin, eta bideragarritasuna bermatu behar da. Aldaketa aplikatu baino lehen egin behar da eskaera.

6. Ez da inola ere baimenduko laguntzak lortzeko proiektuari emandako puntuazioa kentzea ekartzen duen aldaketarik. Hasieran emandako laguntza ez da handituko.

7. Aldaketa bakarra egiten ahalko da espediente bakoitzeko.

16. oinarria.–Ordainketa eskaera.

1. Laguntza jasotzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu behar du, IV. eranskinean adierazitako agiriekin batera.

2. Ordainketa eskaera aurkezteko epea 2024ko azaroaren 15ean bukatuko da.

3. Ordainketa eskaera aurkezten ez bada laguntza emateko ebazpenean ezartzen den egunaren aurretik, ondorioztatuko da berariaz uko egiten zaiola emandako laguntzari, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz bidezko diren erantzukizunak.

4. Inbertsio edo gastu bat diruz lagungarritzat jotzeko, baldintza hauek bete behar ditu: faktura edo froga gisa balio bera duen agiria izatea, sartutako kontzeptuak materialki gauzatu izana eta ordainketa, bankuko ziurtagiriaren bidez frogatua, ordainketa-eskaeraren egunaren aurretik egin izana.

5. Landa Dibertsifikaziorako Atalak espedientea behar bezala tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.

17. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1. Deialdi honen dirulaguntzak bateraezinak dira xede eta helburu bera duen beste edozein dirulaguntzarekin, non ez den horren deialdian berariaz adierazten neurri honekin bateragarria dela. Aplikatzekoa izanen da de minimis araubideko beste laguntza batzuen konkurrentziari buruz ezarritakoa; hortaz, laguntza gehienez ere 200.000,00 eurokoa izanen da hiru zerga ekitalditan, honako honekin bat: Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatua; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori.

2. Laguntza hauen onuradun diren pertsonek, ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko zinpeko aitorpenaren bidez, justifikatuko dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu duten edo ez, betiere Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan ezarritakoaren arabera. Beste laguntzarik jaso badute, dokumentu horretan idatziko dute zein entitatek eman eta/edo ordaindu zuen dirulaguntza, baita haren zenbatekoa ere.

3. Bateragarriak badira, hartutako laguntzen zenbatekoa, bakarka edo beste batzuekin batera, ezin da inola ere izan egin beharreko inbertsioaren gastua baino handiagoa.

18. oinarria.–Murrizketak eta zehapenak ordainketetan.

1. Alde batetik, murrizketa egin daiteke aldea badago onuradunak eskatutako ordainketa zenbatekoaren eta bere onargarritasuna aztertu ondoren zehaztutakoaren artean.

Ordaintzeko eskaeraren zenbatekoa emandakoa baino handiagoa bada, ulertuko da eskatutako zenbatekoa emandakoa dela.

Administrazio kontrolak eta tokian bertan egin beharreko kontrolak egin ondoren, ordainketa eskaeran azaltzen den zenbatekoa %10 handiagoa bada onargarritasun azterketa egin ondoren ordaindu beharreko zenbatekoa baino, ordaindu beharreko dirulaguntza zenbateko onargarrira egokituko da, eta bi zenbateko horien arteko aldearen zenbatekoa duen zehapena aplikatuko da. Zehapen hori ez da laguntza osoa kentzeaz haratago joanen.

Edonola ere, ez da zehapenik aplikatuko baldin onuradunak frogatzen badu, agintari eskudunak onartzeko moduan, bera ez dela onargarri ez den zenbatekoa sartzearen erantzulea, edo agintari eskuduna beste nonbaitetik jabetzen bada onuraduna ez dela horren erantzulea.

2. Bestetik, murrizketa egin daiteke aldea baldin badago onartutako gastuaren eta ordainketa eskaeran justifikatutakoaren artean:

a) Justifikatutako gastua emandakoaren %30etik %60ra bitarte bada, ordaindu beharreko dirulaguntza benetako gauzatzeari dagokion zenbatekora doituko da, betiere proiektuaren helburua mantentzen bada, eta %25eko zehapena aplikatuko da.

b) Justifikatzen den gastua emandako zenbatekoaren %30etik beherakoa bada, emandako laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

3. Aurreko zehapenak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

19. oinarria.–Ordaintzeko ebazpena.

1. Landa Dibertsifikaziorako Atalak kontrolak eginen ditu, hala agiri bidezkoak nola bertatik bertara, onuradunak hartutako konpromisoak bete diren egiaztatzeko, bai, orobat, gauzatzen den proiektua onartutakoaren araberakoa den. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.

2. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori arrazoitua izan behar da, eta oinarriak egiaztatuak egonen dira. Laguntzaren onuradunak jaso behar dira bertan. Administrazio egintza hori proiektuaren onuradunari igorriko zaio, eta, bidezkoa bada, laguntzaren ordainketa haren banku-kontuan eginen da.

20. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea, murrizketak eta salbuespenak.

1. Ezarritako konpromiso eta betebeharrak betetzen ez badira, laguntza egokitu edo osorik itzuli beharko da. Ez-betetzea nolakoa den, laguntza honenbeste murriztu edo itzuli beharko da:

a) Proiektua gauzatzen ez bada Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera: %100.

b) Onartuak izateko baldintzak (5. oinarria) ez betetzea ordainketa-eskabidean: %100.

c) Konpromisoak eta betebeharrak (7. oinarria) ez betetzea: %100.

d) Proiektua gauzatzen ez bada laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean edo onartzen diren luzapenen barrenean: %100.

e) Jarduera bertan behera uzten bada: %100. Ulertuko da jarduera ez dela bertan behera utzi baldin eta, azken ordainketaren ebazpena eman ondoren, onuradunak jardueraren titulartasuna beste pertsona edo entitate bati laga badio, betiere lehenbizikoari onuradunaren izaera eman zizkioten baldintza guztiak betetzen baditu eta hasierako onuradunak hartutako konpromisoak onartzen baditu, edo entitate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo sozietate mota aldatzearen ondoriozko bati.

f) Kostuen moderazioari buruz ezarritakoa betetzen ez bada: horrek eragindako gastuei dagokien laguntzaren %100.

g) Porrota: %100.

h) Kudeaketa agintaritzak egiten dituen kontrolak onartzen ez badira: %100.

i) Jarraipenari eta ebaluazioari buruzko datuak ematen ez bazaizkio kudeaketa agintaritzari: %25.

j) Publizitatearen gainean ezarritakoa betetzen ez bada: %25. Ez-betetze hori errepikatzen bada: %50.

k) Hautatzeko irizpideekin lotutako konpromiso jakin batzuk ez betetzea (jardueraren kokalekua, jarduera berriaren sektoreko elkarte espezifikoen bazkidea, energia berriztagarriko berokuntza eta etxeko ur beroaren instalazioa, energia elektriko berriztagarriaren kontsumoa eta azpiproduktuak lehengai gisa erabiltzea), horren ondorioz onuradun izaera galduko zukeena: %100.

l) Gainerako betebeharrak betetzen ez badira: %10.

2. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauetako bat gertatzen denean, ez da ondorioztatuko konpromisoak ez direla bete:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Hondamendi natural larria.

d) Jardueraren eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

e) Enpresa osoa edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi.

f) Lurraldean osasun alertaren egoera espezifikoa.

3. Onuradunak edo haren eskubidedunak ezinbesteko kasuen edo salbuespenezko inguruabarren idatzizko jakinarazpena egin beharko du, behar diren frogagiriak erantsita.

4. Espedientean dauden agirien bitartez egiaztatzen bada erakunde onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 1306/2013 Erregelamenduaren 60. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta, bidezkoa bada, laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

5. Espedientean dauden agirien bitartez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntza bertan behera utziko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira, hala behar bada. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo adierazpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean dagoen arauditik datozenak.

6. Oinarri honen ataletako xedapenak aplikatuko dira deusetan galarazi gabe NBEFren zirkularretan ezarrita dagoena landa garapenerako laguntzen murrizketak eta bazterketak aplikatzeko harmonizazio irizpideei buruz.

21. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Europar Batasuneko araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriko dira.

2. Arau-hausteak finkatzeko eta zehapenak ezartzeko prozedura Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren araberakoa izanen da.

22. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

1. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen aplikazio eremu subjektiboko erakunde onuradunak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241

2. Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio hauetarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian erakundearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

3. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten erakunde onuradunek eman beharko dute propio eginiko txantiloietan eskatzen den informazioa hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

4. Informazio hori erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

–Gardentasun ereduaren I. eranskina:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

–Gardentasun ereduaren II. eranskina:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako erakundeak gardentasun betebeharrik ez badu ere, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Erakundeak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

23. oinarria.–Publizitatea.

1. Oinarri arautzaile hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio. Horretarako, pertsona onuradunek Batasunaren laguntza finantzarioaren berri eman beharko dute:

a) Informazio eta komunikazio jarduera guztietan.

b) Onuradunaren erabilera profesionalerako webgunean, baldin eta loturaren bat ezarri baldin badaiteke webgunearen xedearen eta eragiketari emandako laguntzaren artean.

c) Baldin laguntza publikoa 50.000,00 eurotik gorakoa bada, gutxienez A3 neurriko informazio panel bat jarri beharko da, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean.

Informazio hau agertuko da: jarduera berriaren azalpen laburra; Batasunaren ikurra, web-orri honetan dauden arau grafikoekin bat: http://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es. Ikurraren ondoan, Batasunaren eginkizunaren azalpena agertuko da, adierazpen honen bidez: "Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du"; eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa.

2. Oinarri arautzaile honen babesean ematen diren dirulaguntzak jendaurrean jarriko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluan xedatutakoarekin bat.

II. ERANSKINA

Laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

Laguntza eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

1. IFZ.

2. Familia liburua.

3. Estatutuak eta eraketa eskriturak.

4. Laguntza eskatzeko akordioa.*

5. Nekazaritzako ustiategiaren titularraren edo bazkideen baimena.*

6. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.

7. Enpresa Txiki edo Ertaina izatearen deklarazioa.*

8. Laguntza transferentzia bidez kobratzeko eskaera.*

9. Enpresa planaren deskribapen-memoria.*

10. Langileen izen-zerrenda (LIZ lehengo TC2).

11. Proiektu teknikoa edo memoria baloratua.

12. Jabetzaren frogagiriak edo hura erabiltzeko eta gozatzeko legezko gaitasunarenak: lurzati zedula, errentamendu kontratua, erabilera lagapena, salerosketa eskriturak, salerosketarako aurreakordioa eta tasatzaile independente baten ziurtagiria, edo bestelako modalitateak.

13. Lizentziak eta baimenak, edo horiek eskatu izanaren agiriak.

14. Proiektuak ukituko dituen esparruetako erakunde eskudunen txostena.

15. Inbertsioen proformako fakturak.

16. "Prestakuntza" eta "asoziazionismo maila" irizpideetan eskatutako puntuen justifikazioa.

(*) Izartxoarekin markatutako agirietan, erabili beharko da Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapideen Katalogoan dagoen eredu normalizatua.

Aurkeztutako proformako fakturek legeak eskatzen duen informazioa izan behar dute, entitatea identifikatzen duten datuen informazio fidagarria bilduta eta, orobat, zehatz-mehatz azalduta entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan ahalmenak, tamaina eta abar.

Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, jarduera berriaren arabera.

Pertsona edo entitate eskatzaileren batek Landa Dibertsifikaziorako Atalari baimenik ematen ez badio eskabide-orrian adierazitako datuen artetik laguntza tramitatu eta ebazteko beharrezkoak direnak egiaztatzeko Nafarroako Gobernuko edo beste Administrazio Publiko batzuetako organoen bitartez, behar den dokumentazioa erantsi beharko du.

III. ERANSKINA

Nafarroako landa eremuko udalerrien ezaugarriak

UDAL KOD.

UDALERRIA

POPULAZIOA 2013an

(Biztanleak)

BIZTANLERIA-DENTSITATEA 2013an

(bizt./km²)

POPULAZIOAREN JOERA 2000-2013

(2013ko bizt./2000ko bizt.)

2013ko ZAHARTZE INDIZEA

(%)

2013ko LANGABEZIA TASA

(%)

LANPOSTUAK 2013an

(kopurua/100 bizt.)

NATURA 2000 SAREAREN AZALERA

(%)

NEKAZARITZAKO AZALERA ERABILGARRIA

(%)

ISOLAMENDUA

(minututan)

ESKUALDE MOTA (EM / NBME / arrunta)

ITURRIA: Nafarroako Estatistika Institutua

Nafarroako Lurralde Estrategia

Landa Garapeneko

eta Ingurumeneko

Departamentua

Nafarroako

Lurralde

Estrategia

2014-2020 Landa Garapenerako Plana

(2018. aldak.)

31001

Abaigar

98

20

1,01

34,7

16,67

16

2,01

70,91

38

Arrunta

31002

Abartzuza

556

38

1,08

32,4

12,14

20

0,00

32,13

35

NBME

31003

Abaurregaina

136

7

0,81

45,6

5,45

19

24,45

38,52

52

EM

31004

Abaurrepea

38

3

0,81

50,0

3,57

18

16,23

35,37

50

EM

31005

Aberin

390

18

1,07

28,5

17,79

12

0,00

63,98

30

NBME

31006

Ablitas

2.632

34

1,13

27,2

27,22

16

39,64

66,27

14

NBME

31007

Adios

183

22

1,28

27,9

18,64

9

0,00

77,03

21

NBME

31008

Aguilar Kodes

100

5

0,95

55,0

20,00

22

12,32

29,32

62

EM

31009

Oibar

873

18

0,95

31,8

12,39

14

0,60

54,93

32

Arrunta

31010

Altsasu

7.711

288

1,08

23,2

27,77

30

0,00

23,27

35

EM

31011

Allin

851

20

1,03

31,5

22,08

15

23,86

34,84

39

EM

31012

Allo

1.029

28

0,99

35,7

20,67

49

4,14

77,08

36

NBME

31013

Ameskoabarrena

785

17

0,99

34,3

13,65

16

51,26

16,16

48

EM

31014

Antzin

376

43

1,25

26,1

20,27

24

10,16

50,80

39

NBME

31015

Andosilla

2.883

56

1,19

24,0

19,33

31

10,87

70,80

44

NBME

31016

Antsoain

10.976

5.777

1,54

16,9

20,38

29

0,00

10,99

6

NBME

31017

Anue

460

7

1,10

27,2

14,52

18

31,16

18,11

17

EM

31018

Añorbe

556

23

1,25

24,1

10,65

23

0,00

60,94

21

NBME

31019

Agoitz

2.684

203

1,46

19,9

21,88

32

21,92

16,07

25

EM

31020

Araitz

552

14

0,90

31,3

10,47

22

30,13

25,79

39

EM

31021

Aranaratxe

82

16

0,86

34,1

6,45

21

63,20

24,26

58

EM

31022

Arantza

634

21

0,97

31,4

8,00

15

0,33

15,41

56

EM

31023

Aranguren

8.579

212

2,29

10,5

15,06

97

0,00

53,85

8

NBME

31024

Arano

120

9

0,79

28,3

33,33

19

0,00

7,82

63

EM

31025

Arakil

959

18

1,08

28,3

18,81

28

32,27

37,76

20

EM

31026

Aras

183

10

0,80

40,4

7,14

11

0,00

30,06

62

EM

31027

Arbizu

1.099

77

1,18

23,5

16,23

39

57,90

24,53

29

EM

31028

Artzibar

276

2

0,90

27,9

29,09

15

40,81

8,95

44

EM

31029

Los Arcos

1.182

21

0,90

36,9

17,22

27

28,37

64,40

39

NBME

31030

Arellano

205

12

1,04

28,3

17,74

13

0,00

67,02

37

NBME

31031

Areso

271

23

0,92

30,6

9,78

33

0,00

22,21

33

EM

31032

Arguedas

2.335

35

1,03

29,4

20,10

33

46,18

50,57

13

Arrunta

31033

Aria

56

7

0,82

33,9

16,00

16

0,00

36,55

45

EM

31034

Aribe

47

11

0,78

40,4

8,00

43

9,91

13,43

43

EM

31035

Armañantzas

59

5

0,65

66,1

30,00

3

0,00

43,36

47

NBME

31036

Arroitz

1.084

20

0,92

34,7

19,67

16

0,00

74,36

38

NBME

31037

Arruazu

120

21

1,20

33,3

6,67

13

51,18

32,11

26

EM

31038

Artaxoa

1.721

26

1,03

28,9

15,42

24

0,00

64,89

31

NBME

31039

Artazu

116

19

1,47

27,6

17,39

8

0,00

51,25

19

NBME

31040

Atetz

238

9

1,15

31,9

14,91

17

0,00

37,79

27

EM

31041

Aiegi

2.133

222

2,13

15,0

19,93

19

0,00

31,00

31

NBME

31042

Azagra

3.840

116

1,09

23,0

15,12

40

0,00

68,79

32

Arrunta

31043

Azuelo

38

3

0,69

65,8

0,00

5

26,00

16,37

57

EM

31044

Bakaiku

331

28

0,92

36,3

14,17

28

19,39

19,23

30

EM

31045

Barasoain

681

49

1,54

21,0

17,65

88

0,00

73,81

21

NBME

31046

Barbarin

62

7

0,63

43,5

19,23

19

0,00

74,88

35

NBME

31047

Bargota

305

12

0,80

47,2

9,20

25

0,00

49,94

50

EM

31048

Barillas

202

67

1,01

33,2

17,65

14

0,00

86,78

15

Arrunta

31049

Basaburua

874

11

1,29

26,3

11,08

21

60,72

23,61

29

EM

31050

Baztan

7.974

21

1,05

27,8

10,54

25

43,98

26,06

41

EM

31051

Beire

312

14

1,01

34,0

17,92

20

0,00

78,90

37

NBME

31052

Beraskoain

126

21

1,22

15,1

15,38

23

0,00

22,73

24

EM

31053

Berbintzana

707

54

0,98

35,5

16,72

18

0,00

70,91

35

Arrunta

31054

Bertizarana

614

16

0,93

26,9

15,28

17

84,18

6,86

37

EM

31055

Betelu

339

49

0,97

26,3

8,61

57

16,89

24,75

35

EM

31056

Biurrun-Olkotz

229

14

1,27

26,2

9,52

45

0,00

62,95

18

NBME

31057

Buñuel

2.330

65

0,96

29,7

18,65

40

4,99

80,97

19

Arrunta

31058

Auritz

260

14

0,77

29,6

9,00

25

24,40

26,16

38

EM

31059

Burgi

231

4

0,98

39,4

4,11

26

36,14

3,42

57

EM

31060

Burlata

18.248

8.295

1,08

21,7

20,16

18

0,00

14,42

0

NBME

31061

El Busto

72

10

0,70

43,1

11,11

13

0,00

75,78

44

NBME

31062

Cabanillas

1.483

42

0,99

27,4

15,93

21

45,15

62,00

9

Arrunta

31063

Cabredo

100

8

0,79

54,0

9,09

22

48,52

44,92

58

EM

31064

Cadreita

2.075

76

1,12

25,7

17,20

21

0,00

73,12

18

Arrunta

31065

Caparroso

2.834

35

1,22

25,9

19,01

26

25,16

60,60

29

NBME

31066

Cárcar

1.097

27

0,88

32,2

16,74

25

16,90

68,11

44

Arrunta

31067

Zarrakaztelu

2.541

26

0,97

27,1

19,96

22

4,29

69,24

45

NBME

31068

Cascante

3.970

63

1,08

27,9

27,36

21

0,33

75,39

12

Arrunta

31069

Kaseda

1.013

12

0,96

33,0

11,89

13

1,93

51,48

38

NBME

31070

Castejón

4.183

227

1,33

22,4

29,16

25

10,98

62,17

16

Arrunta

31071

Gazteluberri

16

1

0,73

100,0

0,00

17

80,79

7,79

55

EM

31072

Cintruénigo

7.776

208

1,37

20,8

30,99

21

0,00

73,59

19

Arrunta

31073

Ziordia

372

26

1,01

39,5

21,31

21

18,28

18,42

38

EM

31074

Zirauki

503

12

1,11

28,2

14,04

15

0,00

46,99

20

NBME

31075

Ziritza

124

34

1,93

15,3

34,00

7

0,00

48,78

21

EM

31076

Zizur

3.782

81

2,89

11,1

9,30

39

0,00

67,46

9

NBME

31077

Corella

7.878

97

1,16

23,1

29,12

29

0,00

78,11

19

Arrunta

31078

Cortes

3.240

88

0,98

26,7

23,08

23

2,50

86,81

19

Arrunta

31079

Desoio

87

6

0,60

55,2

26,09

12

0,00

34,99

51

NBME

31080

Deikaztelu

659

20

0,96

34,3

18,43

18

0,00

70,32

34

NBME

31081

Donamaria

437

18

1,13

22,0

13,83

19

86,89

19,01

42

EM

31082

Etxalar

829

18

1,05

28,0

14,68

22

0,65

14,79

53

EM

31083

Etxarri

74

34

1,45

16,2

9,68

12

0,00

59,55

21

EM

31084

Etxarri Aranatz

2.496

76

1,12

25,8

17,50

20

72,66

22,77

30

EM

31085

Etxauri

582

43

1,41

20,4

16,00

17

1,19

48,24

16

NBME

31086

Eguesibar

18.414

344

7,84

5,9

17,92

35

0,00

40,71

6

NBME

31087

Elgorriaga

225

58

1,09

22,2

19,54

27

0,00

16,62

41

EM

31088

Noain (Elortzibar)

7.808

162

1,99

12,9

19,23

74

0,00

51,85

10

NBME

31089

Eneritz

365

39

1,90

22,2

16,95

22

0,00

57,46

20

NBME

31090

Eratsun

159

6

0,88

35,2

17,91

28

23,48

3,41

48

EM

31091

Ergoiena

406

10

0,87

41,4

10,08

14

75,70

26,75

32

EM

31092

Erroibar

814

6

1,03

33,2

9,39

25

31,92

22,29

30

EM

31093

Ezkaroze

338

12

0,93

38,2

4,07

29

0,56

22,86

63

EM

31094

Eslaba

128

7

0,74

43,8

12,00

16

0,00

36,92

42

EM

31095

Espartza Zaraitzu

88

3

0,76

43,2

0,00

5

29,07

4,35

61

EM

31096

Esprontzeda

123

14

0,72

43,1

8,00

18

7,63

37,33

52

EM

31097

Lizarra

13.947

906

1,10

26,8

20,49

30

0,83

31,71

31

NBME

31098

Esteribar

2.428

17

1,60

17,3

11,69

26

12,40

12,56

14

EM

31099

Etaiu

76

6

0,79

42,1

5,71

33

0,00

48,41

38

NBME

31100

Eulate

319

31

0,86

36,1

19,01

26

54,93

29,19

55

EM

31101

Ezkabarte

1.781

52

1,48

16,5

15,56

52

0,00

34,48

7

EM

31102

Ezkurra

151

6

0,65

39,7

11,29

15

18,79

6,47

44

EM

31103

Ezporogi

44

1

0,70

47,7

14,29

61

0,00

11,21

40

EM

31104

Faltzes

2.501

22

0,97

32,6

16,89

23

32,12

60,48

35

NBME

31105

Fitero

2.123

49

1,08

32,5

28,93

20

0,00

30,14

24

NBME

31106

Fontellas

983

45

1,34

18,5

12,58

44

4,27

68,56

9

Arrunta

31107

Funes

2.494

47

1,14

22,6

15,05

29

6,60

67,96

32

Arrunta

31108

Fustiñana

2.574

38

1,12

27,5

21,47

32

82,71

51,43

12

NBME

31109

Galar

1.978

44

1,71

18,1

13,56

307

0,00

57,07

11

NBME

31110

Galipentzu

116

2

0,72

44,8

28,57

10

23,85

29,79

43

EM

31111

Galoze

104

2

0,85

38,5

8,00

24

60,63

7,95

55

EM

31112

Garaioa

99

5

0,76

47,5

7,14

22

0,12

19,98

46

EM

31113

Garde

166

4

0,83

34,3

15,79

18

79,29

3,50

67

EM

31114

Garinoain

514

50

1,44

19,3

19,07

12

0,00

69,49

21

NBME

31115

Garralda

187

9

0,89

33,7

8,33

35

0,63

35,26

41

EM

31116

Genevilla

76

9

0,65

50,0

6,67

12

43,58

48,22

55

EM

31117

Goizueta

763

8

0,84

29,8

22,84

19

39,87

4,49

56

EM

31118

Goñerri

181

4

0,96

40,3

7,14

34

0,00

39,33

33

EM

31119

Gorza

50

2

0,67

54,0

25,00

0

36,67

5,48

57

EM

31120

Gesalatz

461

6

0,96

38,2

16,67

13

9,14

39,05

31

EM

31121

Girgillao

93

4

1,29

34,4

15,38

17

0,00

16,02

27

EM

31122

Uharte

6.781

1.784

2,37

14,1

17,19

57

0,00

22,51

5

Arrunta

31123

Uharte Arakil

851

22

1,11

28,0

15,67

35

79,19

24,51

24

EM

31124

Ibargoiti

243

4

1,02

36,2

9,64

31

0,00

35,37

19

EM

31125

Iguzkitza

329

18

0,91

31,6

17,09

19

1,86

51,00

29

NBME

31126

Imotz

434

10

1,06

30,6

13,53

24

0,00

27,22

24

EM

31127

Irañeta

172

20

1,07

24,4

10,00

20

66,71

33,57

24

EM

31128

Izaba

488

3

0,93

34,8

5,11

27

57,24

15,91

72

EM

31129

Ituren

513

34

1,09

21,4

14,29

19

0,00

19,79

44

EM

31130

Iturmendi

390

39

1,03

30,0

11,04

12

17,49

23,41

32

EM

31131

Itza

1.131

22

1,55

18,7

11,76

46

0,00

44,44

17

NBME

31132

Itzagaondoa

183

3

1,06

31,7

19,70

13

17,82

43,42

24

EM

31133

Itzaltzu

52

7

1,08

38,5

9,09

22

21,38

25,48

67

EM

31134

Jaurrieta

214

7

0,84

41,1

7,46

18

2,75

36,73

58

EM

31135

Xabier

115

2

0,96

54,8

3,03

28

0,47

24,85

40

EM

31136

Txulapain

559

18

1,19

18,1

9,21

32

0,00

43,00

18

EM

31137

Beintza-Labaien

240

9

0,83

29,6

12,38

17

36,02

15,44

48

EM

31138

Lakuntza

1.277

116

1,31

21,1

17,35

53

61,06

24,84

28

EM

31139

Lana

187

4

0,87

35,8

14,29

19

83,75

18,32

52

EM

31140

Lantz

139

8

1,13

33,8

5,36

29

74,05

23,73

21

EM

31141

Lapoblación

147

8

0,75

41,5

12,20

39

31,06

52,89

66

EM

31142

Larraga

2.129

28

1,13

24,1

15,91

23

0,00

70,08

29

NBME

31143

Larragoa

111

11

0,71

51,4

11,11

22

54,41

30,49

57

EM

31144

Larraun

997

9

0,90

34,2

6,81

27

29,21

25,25

28

EM

31145

Elizagorria

202

12

0,89

36,1

13,11

25

0,00

52,11

43

NBME

31146

Leatxe

53

4

1,08

47,2

0,00

12

0,00

30,69

36

EM

31147

Legarda

118

14

1,47

32,2

6,67

29

0,00

39,29

13

NBME

31148

Legaria

111

22

0,92

33,3

12,24

40

4,33

84,57

40

NBME

31149

Leitza

2.889

50

0,98

26,4

12,42

33

0,00

17,14

35

EM

31150

Leotz

258

3

1,00

33,7

12,16

14

17,51

22,31

29

EM

31151

Lerga

72

3

0,86

55,6

4,35

12

0,00

24,68

39

EM

31152

Lerin

1.756

18

0,92

36,7

17,01

19

3,17

72,26

41

NBME

31153

Lesaka

2.784

50

1,04

27,3

15,07

59

0,93

12,88

54

EM

31154

Lezaun

261

14

0,94

33,3

11,11

19

0,43

39,06

39

EM

31155

Ledea

328

17

0,99

34,5

19,17

40

20,25

34,75

30

NBME

31156

Lizoain-Arriasgoiti

323

5

1,37

26,0

18,75

15

1,20

34,56

18

EM

31157

Lodosa

4.836

106

1,05

25,4

21,06

27

1,86

59,38

44

Arrunta

31158

Longida

321

4

1,08

26,5

13,60

18

32,82

29,82

25

EM

31159

Irunberri

1.379

24

0,96

31,7

9,85

33

47,45

30,74

29

EM

31160

Lukin

137

16

1,08

32,1

27,66

9

0,00

79,64

33

NBME

31161

Mañeru

431

33

1,19

26,0

16,06

17

0,00

50,12

19

NBME

31162

Marañón

53

8

0,74

37,7

13,64

31

55,15

22,27

60

EM

31163

Martzilla

2.813

130

1,09

24,6

22,77

33

10,84

65,94

25

Arrunta

31164

Mélida

723

28

0,89

37,9

17,13

68

10,15

73,62

37

NBME

31165

Mendabia

3.655

47

1,02

28,6

18,78

35

0,00

72,40

52

Arrunta

31166

Mendaza

320

10

0,87

36,9

15,74

14

13,81

38,82

46

NBME

31167

Mendigorria

1.095

28

1,22

27,2

14,57

15

0,00

72,88

21

Arrunta

31168

Metauten

290

13

0,97

39,7

16,67

17

10,21

59,93

36

NBME

31169

Milagro

3.393

119

1,31

22,9

19,25

44

8,29

61,42

26

Arrunta

31170

Mirafuentes

53

19

1,02

43,4

35,71

9

0,00

57,86

49

EM

31171

Miranda Arga

909

15

0,91

34,1

18,64

17

12,03

73,59

37

NBME

31172

Elo

483

21

1,67

18,0

14,78

14

0,00

38,40

17

EM

31173

Monteagudo

1.142

105

0,97

34,9

18,70

19

0,00

70,94

16

Arrunta

31174

Morentin

132

15

1,03

30,3

31,25

8

0,00

74,50

31

NBME

31175

Mues

90

6

0,86

48,9

15,63

15

0,00

52,05

44

NBME

31176

Murchante

3.745

279

1,22

22,3

22,70

21

0,64

63,98

10

Arrunta

31177

Murieta

354

80

1,29

28,5

15,04

82

5,09

54,98

36

Arrunta

31178

Murillo el Cuende

680

11

1,05

24,0

22,59

16

5,24

67,46

36

Arrunta

31179

Murillo el Fruto

670

20

0,89

35,1

20,58

23

4,02

56,20

49

Arrunta

31180

Muruzabal

277

44

1,11

31,8

13,73

20

0,00

77,51

17

NBME

31181

Nabaskoze

170

2

0,80

41,2

12,82

6

33,26

7,29

47

EM

31182

Nazar

45

7

0,80

37,8

16,67

20

45,66

49,14

49

EM

31183

Obanos

924

47

1,20

21,8

14,86

17

0,00

60,74

17

NBME

31184

Oko

66

19

0,78

37,9

28,00

33

0,00

90,80

39

Arrunta

31185

Otsagabia

604

5

0,89

41,4

7,49

18

73,43

21,91

64

EM

31186

Odieta

366

15

1,15

23,2

13,58

34

0,43

32,88

16

EM

31187

Oiz

144

18

1,00

24,3

15,79

16

51,23

25,50

43

EM

31188

Olaibar

280

18

1,64

22,1

15,65

36

0,00

23,73

11

EM

31189

Olazti

1.627

83

0,98

27,0

21,62

35

4,19

15,60

36

EM

31190

Olexoa

56

13

1,04

42,9

0,00

12

0,00

69,84

36

NBME

31191

Erriberri

3.875

46

1,24

25,2

18,08

26

0,00

78,85

31

NBME

31192

Oloritz

187

5

1,07

23,5

10,00

45

0,00

33,16

20

EM

31193

Oltza Zendea

1.802

44

1,31

20,0

12,50

231

0,00

56,53

12

NBME

31194

Ollaran

404

11

1,27

23,8

14,56

20

0,00

36,48

25

EM

31195

Orbaizeta

214

3

0,91

38,3

13,24

17

76,17

24,64

51

EM

31196

Orbara

41

5

0,71

53,7

0,00

5

3,03

34,25

48

EM

31197

Orisoain

95

13

0,96

29,5

16,67

17

0,00

49,93

24

NBME

31198

Orontze

49

4

0,86

22,4

4,55

24

1,08

12,34

62

EM

31199

Orotz-Betelu

165

7

0,75

53,3

13,33

10

12,41

6,56

46

EM

31200

Oteitza

950

20

1,06

28,7

17,48

17

0,00

79,72

31

NBME

31202

Azkoien

5.975

68

1,18

22,0

18,98

43

19,72

61,92

33

Arrunta

31203

Petilla Aragoi

32

1

0,74

40,6

44,44

0

0,00

9,29

55

EM

31204

Piedramillera

46

4

0,69

52,2

15,79

19

0,00

61,96

42

NBME

31205

Pitillas

535

13

0,94

37,9

17,79

14

10,41

60,25

38

NBME

31206

Gares

2.787

70

1,22

21,6

21,08

30

0,00

44,12

19

Arrunta

31207

Puiu

354

17

1,14

31,1

14,29

12

1,78

55,89

24

NBME

31208

Ribaforada

3.721

128

1,17

23,5

20,37

29

1,46

77,46

13

Arrunta

31209

Erromantzatua

181

2

1,08

32,6

13,79

19

66,67

19,47

38

EM

31210

Erronkari

241

6

0,68

38,2

6,41

31

31,31

7,80

67

EM

31211

Orreaga

26

2

0,84

38,5

0,00

39

55,63

9,74

41

EM

31212

Zare

170

13

0,71

47,1

5,80

33

0,00

65,04

35

NBME

31213

Saldias

114

13

0,75

36,8

19,67

25

39,64

16,33

43

EM

31214

Jaitz

119

8

1,04

25,2

5,77

15

0,00

34,52

25

EM

31215

San Adrián

6.225

296

1,17

21,1

20,30

45

0,00

59,64

37

Arrunta

31216

Zangoza

5.080

74

1,09

26,6

15,12

24

5,03

60,51

35

Arrunta

31217

San Martin Unx

431

9

0,92

43,2

17,61

22

0,21

33,43

33

NBME

31219

Santsol

111

8

0,90

37,8

26,32

5

0,00

58,23

45

EM

31220

Santakara

911

27

0,87

32,5

18,23

15

7,84

63,03

40

NBME

31221

Doneztebe

1.681

195

1,24

20,3

17,27

59

3,97

17,79

39

EM

31222

Sartze

66

3

0,86

34,8

9,09

19

51,68

5,14

59

EM

31223

Sartaguda

1.345

90

0,99

33,7

15,66

28

16,33

66,64

41

Arrunta

31224

Sesma

1.211

17

0,89

37,5

14,81

39

10,86

69,80

45

NBME

31225

Sorlada

67

10

1,29

43,3

43,75

18

0,00

58,81

44

NBME

31226

Sunbilla

627

61

0,91

30,5

14,60

22

7,44

28,27

43

EM

31227

Tafalla

11.201

114

1,09

25,7

16,57

37

0,27

63,65

28

NBME

31228

Tebas-Muru Artederreta

647

30

1,13

24,7

15,27

33

0,00

38,85

14

NBME

31229

Tirapu

58

10

0,90

34,5

17,65

14

0,00

73,31

21

NBME

31230

Torralba del Río

125

7

0,81

47,2

18,18

16

55,73

26,06

56

EM

31231

Torres del Río

147

11

0,81

42,9

20,59

13

0,00

53,63

46

NBME

31232

Tutera

35.369

164

1,27

21,6

23,93

37

17,95

60,67

0

Arrunta

31233

Tulebras

128

34

1,18

34,4

31,11

28

0,00

80,37

13

NBME

31234

Ukar

185

16

1,59

25,9

17,14

14

0,00

64,42

20

NBME

31235

Uxue

200

2

0,84

43,5

5,45

24

4,80

29,46

42

EM

31236

Ultzama

1.692

18

1,05

27,5

9,57

43

56,19

28,09

22

EM

31237

Untzitibar

221

6

0,97

33,9

10,84

17

23,63

50,72

18

EM

31238

Untzue

142

8

1,03

38,7

8,89

9

0,00

30,30

18

EM

31239

Urdazubi

380

51

0,97

26,3

3,47

101

2,36

48,81

59

EM

31240

Urdiain

698

46

1,09

30,2

12,50

39

17,59

27,25

33

EM

31241

Urraulgoiti

159

1

0,93

34,6

12,96

23

43,98

13,55

40

EM

31242

Urraulbeiti

292

5

1,05

40,4

15,22

17

3,85

50,40

31

EM

31243

Urrotz-Hiria

393

34

1,09

23,7

19,21

30

2,62

72,77

17

EM

31244

Urroz

181

17

0,87

33,1

11,11

16

46,64

22,94

46

EM

31245

Urzainki

101

5

0,93

40,6

6,45

12

62,40

14,17

69

EM

31246

Uterga

174

19

1,26

28,2

10,71

12

0,00

69,12

14

Arrunta

31247

Uztarroze

160

3

0,60

49,4

4,76

11

18,39

17,34

76

EM

31248

Luzaide

379

8

0,81

37,2

2,40

51

30,51

22,68

54

EM

31249

Valtierra

2.530

51

1,04

30,0

21,57

34

27,40

56,19

18

Arrunta

31250

Bera

3.829

108

1,10

23,5

11,94

61

1,05

20,07

54

EM

31251

Viana

4.062

52

1,16

25,8

27,61

50

2,28

64,23

53

NBME

31252

Bidankoze

94

2

0,82

35,1

4,00

17

9,93

4,41

66

EM

31253

Bidaurreta

166

33

1,73

22,9

10,00

11

0,00

26,33

22

EM

31254

Alesbes

2.910

62

1,16

25,6

18,53

36

6,66

74,04

24

Arrunta

31255

Villamayor de Monjardín

135

10

1,06

26,7

10,00

23

0,00

49,39

32

NBME

31256

Hiriberri

119

6

0,78

46,2

14,04

20

47,92

38,34

48

EM

31257

Villatuerta

1.145

49

1,47

21,8

16,36

104

0,00

66,26

27

NBME

31258

Atarrabia

10.308

9.371

1,10

19,8

18,22

20

0,00

10,19

3

NBME

31259

Igantzi

627

38

1,07

28,7

11,40

22

3,91

13,95

50

EM

31260

Deierri

1.529

16

1,06

31,9

15,65

19

2,53

55,70

31

NBME

31261

Esa

239

11

1,00

38,1

15,60

27

44,11

9,32

34

EM

31262

Zabaltza

284

20

1,82

18,3

13,91

8

0,00

48,41

19

EM

31263

Zubieta

316

18

1,03

26,9

17,92

18

0,00

12,02

47

EM

31264

Zugarramurdi

220

39

0,94

30,5

8,26

36

0,00

33,10

63

EM

31265

Zuñiga

132

11

1,16

25,0

38,64

11

28,72

19,65

49

EM

31901

Barañain

21.120

15.086

1,01

20,1

18,10

12

0,00

17,27

0

Arrunta

31902

Berriobeiti

6.325

246

5,21

8,8

18,35

65

0,00

51,01

9

NBME

31903

Berriozar

9.605

3.557

1,73

14,6

25,13

21

0,00

16,36

7

NBME

31904

Irurtzun

2.300

657

1,09

20,2

19,88

24

0,00

22,16

19

EM

31905

Beriain

3.864

729

1,50

14,9

21,17

59

0,00

63,10

13

NBME

31906

Orkoien

3.716

664

2,93

10,1

18,56

140

0,00

45,91

9

NBME

31907

Zizur Nagusia

14.120

2.769

1,32

12,3

15,27

13

0,00

40,51

6

NBME

31908

Lekunberri

1.486

225

1,80

18,4

14,77

44

0,00

18,91

27

EM

271

LANDA EREMUA

OSOTARA

447.522

47

1,24

31,55

18,95

28

20,69

40,52

34

-

IV. ERANSKINA

Ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

Ordainketa eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:

1. Amaierako gauzatze-memoria, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan dagoen ereduaren arabera.

2. Exekutatutako aurrekontuaren xehetasuna, tramiteen katalogoko eredu normalizatuaren arabera.

3. Egindako ekintzen fakturak eta dagozkien bankuko ordainagiriak.

4. Alta ekonomia-jardueren gaineko zergan, nekazaritzaz bestelako jardueran.

5. Nekazaritzaz bestelako jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergaren azken ordainagiria.

6. Hala behar bada, obra-lizentzia, jarduera sailkatuaren lizentzia, obraren bukaerako ziurtagiria.

7. Irekitzeko lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena.

8. Langileen izen-zerrenda (LIZ, lehengo TC2), langile autonomoen araubide bereziko (LAAB) alta agiria eta kuota ordaindu izanaren azken egiaztagiria.

9. Hautapen irizpide hauek betetzen direla justifikatzeko agiriak, laguntza eskaerak horiengatik puntuak jaso baditu:

i. Asoziazionismo maila: Jarduera berriaren sektoreko elkarte espezifikoen bazkidea.

ii. Klima aldaketa arintzea: Energia berriztagarriko berokuntza eta etxeko ur beroaren instalaziorako inbertsioak edo hornidura.

iii. Klima aldaketa arintzea: %100ean berriztagarria den energia elektrikoa kontsumitzea, zerbitzu hori eskaintzen duen entitate merkaturatzaile batekin sinatutako kontratu baten bidez eta/edo bere instalazio berriztagarri baten bidez.

iv. Hondakinen murrizketa: Azpiproduktuak erabiltzea jarduera berria garatzeko behar den lehengai gisa.

10. Laguntzen publizitatearen frogagiriak (informazio-panelaren argazkia, webguneetako publizitatea, etab.).

11. Bestelakoak, jardueraren arabera eta enpresa planean edo deskribapen-memorian, gauzatze-memorian eta laguntza emateko ebazpenean adierazitakoaren arabera.

Pertsona eskatzaileren batek Landa Dibertsifikaziorako Atalari baimenik ematen ez badio eskaera-orrietan adierazitako datuen artetik laguntza tramitatu eta ebazteko beharrezkoak direnak egiaztatzeko Nafarroako Gobernuko edo beste Administrazio Publiko batzuetako organoen bitartez, behar den dokumentazioa erantsi beharko du.

Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, jarduera berriaren arabera eta enpresa planaren deskribapen-memorian eta amaierako gauzatze-memorian adierazitakoaren arabera.

Iragarkiaren kodea: F2213473