224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

111/2022 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 345 eredua onesten duena: "Aitorpen informatiboa. Planak, pentsio funtsak, sistema alternatiboak eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, aurreikuspen plan aseguratuak, aurrezpen sistematikoko banakako planak, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak eta mendekotasun aseguruak. Partaide, ekarpen eta kontribuzioen urteko aitorpena".

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 19/2021 Foru Legeak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55. artikulua aldatu zuen, gizarte aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpen eta kontribuzioengatik zerga-oinarrian aplikatu beharreko murriztapen muga orokorra txikiagotzeko, eta muga hori handitzeko aukera eman zuen, enpresaren kontribuzioengatik eta langileak gizarte aurreikuspeneko tresna berari eginiko ekarpenengatik. Horrenbestez, Estatuko araudian araututako ekarpen muga finantzarioetara egokitu dira murriztapen mugak.

Arau-aldaketa horren ondorioz aldatu beharra dago Nafarroako Foru Ogasunak 345 ereduko informazioa jasotzeko duen modua, zergadunen eskura uzten den informazio fiskala muga berri horietara egokitu dadin. Horretarako, 345 eredu berria onetsi da: "Aitorpen informatiboa. Planak, pentsio funtsak, sistema alternatiboak eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, aurreikuspen plan aseguratuak, aurrezpen sistematikoko banakako planak, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak eta mendekotasun aseguruak. Partaide, ekarpen eta kontribuzioen urteko aitorpena".

Horrenbestez, eta bat etorriz maiatzaren 24ko174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluan emandako gaikuntza orokorrarekin,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 345 eredua eta haren erregistro diseinuak onartzea.

345 eredu berria onesten da: "Aitorpen informatiboa. Planak, pentsio funtsak, sistema alternatiboak eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, aurreikuspen plan aseguratuak, aurrezpen sistematikoko banakako planak, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak eta mendekotasun aseguruak. Partaide, ekarpen eta kontribuzioen urteko aitorpena". Haren erregistro diseinuak eranskinean daude.

2 artikulua. Nortzuk daude 345 eredua aurkeztera behartuta, eta informazioaren edukia.

Jarraian aipatzen diren pertsonek edo entitateek, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluaren arabera beren aitorpenak Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztu behar badituzte, honako informazio hau eman beharko dute, eranskinean jasotako diseinuekin bat etorriz:

a) Pentsio funtsak kudeatzen dituzten entitateak, funts horiei atxikitako pentsio planen partaideak eta haiei egindako ekarpenen zenbatekoa (partaideek berek zuzenean, baimendutako pertsonek nahiz plan horien sustatzaileek egindakoena) adieraziko dituztenak banan-banan.

b) Pentsio planen sustatzaileak (plan horiei ekarpenak egiten badute), ekarpena zer partaiderentzat egin zuten eta partaide bakoitzak emandako zenbatekoa adieraziko dituztenak banan-banan.

c) Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hura garatzeko araudian aurreikusitako moduan pentsioengatiko konpromisoei aurre egiteko ekarpenak egiten dituzten enpresak edo entitateak (enpresen gizarte aurreikuspeneko planetarako kontribuzioak egiten dituztenak kanpo), banakako zerrenda batean adierazi beharko dutenak kontribuzioak zer partaiderentzat egin dituzten eta haietako bakoitzari dagokion zenbatekoa.

d) Gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, banakako zerrenda batean adierazi beharko dutenak mutualistak eta horiek ordaindutako diru-kopuruak (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.2 artikuluan eta 13. eta 15. xedapen gehigarrietan ezarritakoarekin bat, zerga-oinarrian murrizketa edo gutxitzea egin dakiekeen kontingentzien estaldurarako ordaindu badira).

e) Helbidea Europar Batasuneko kide den beste estatu batean duten pentsio funtsak edo, hala badagokio, horiek kudeatzen dituzten entitateak, Espainian Espainiako legeriaren menpeko enplegu pentsio planak garatzen badituzte, banakako zerrenda batean adierazi beharko dutenak funts horiei atxikitako planetako partaideak eta horietara egindako ekarpenen zenbatekoa, haiek zuzenean, baimendutako pertsonek edo plan horien sustatzaileek eginak izan.

f) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.3 artikuluan aipatzen diren aurreikuspen plan aseguratuak merkaturatzen dituzten aseguru entitateak, banakako zerrenda batean adierazi beharko dutenak aurreikuspen plan aseguratuei primak ordaindu dizkieten hartzaileak eta ordaindutako primen zenbatekoa.

g) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.4 artikuluak aipatzen dituen mendekotasun aseguruak merkaturatzen dituzten aseguru entitateak, banakako zerrenda batean adierazi beharko dutenak hartzaileak eta ordaindutako primen zenbatekoa, zuzenean eurek edo pertsona baimenduek eginda.

h) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.5 artikuluan aipatzen diren enpresen gizarte aurreikuspeneko planak formalizatzen dituzten aseguru entitateak, banakako zerrenda batean adierazi beharko dutenak aseguratuak eta ordaindutako kontribuzioen eta ekarpenen zenbatekoa, zuzenean eurek edo plan horien hartzaileek eginda.

i) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7.r) artikuluan eta hogeita bigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren aurrezpen sistematikoko banakako planak merkaturatzen dituzten aseguru entitateak, hartzaileen identifikazioa, plan horiei guztira ordaindutako primen zenbatekoa eta lehen primaren ordainketa eguna adieraziko dituztenak. Orobat, eskubide ekonomikoak osorik edo hein batean aldez aurretik jaso badira, biziarteko errenta eratu zenean jakinarazitako errenta salbuetsiaren zenbatekoa adieraziko beharko da.

Baldin eta, aipatu xedapen gehigarriarekin bat, bizi aseguruko kontraturen bat aurrezpen sistematikoko banakako plan bihurtzen bada, hartzaileen identifikazioaz eta guztira ordaindutako primen zenbatekoaz gain, adierazi beharko da ez dela gainditu urtean ordaindutako primen gehieneko zenbatekoa.

3 artikulua. 345 eredua aurkezteko epea.

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, biak barne, aurkeztuko da 345 eredua, aurre-aurreko urte naturalean egindako eragiketei dagokienez.

4 artikulua. 345 eredua aurkezteko modua.

Aipatutako eredua soilik formatu elektronikoan izanen da eskuragarri eta modu elektronikoz aurkeztu beharko da, Internet bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera. Agindu horretan, zenbait zerga-aitorpen telematikoz edo ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko kasuak arautzen dira.

Aitortzaileek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuta daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

5 artikulua. 345 eredua elektronikoki aurkezteko prozedura.

Aitorpenen Internet bidezko aurkezpena egiteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

a) Web formulariotik:

1. Joan Ogasunarekiko izapideen zerbitzura Nafarroako Gobernuaren web-orritik, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

2. Hautatu egin nahi den aitorpenaren eredua, eta bete aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili.

Aitorpena zuzen egina bada, sistemak baliozkotuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

b) Nafarroako Foru Ogasunak garatutako laguntza programatik:

1. Aitorpena laguntza programa erabiliz bete.

2. Aitorpena bete ondoren, baliozkotu egin behar da, aurkeztu aurretik.

3. Deklarazioa baliozkotu ondoren, Internet bidez igortzen ahalko da.

4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzun eginen du ordainagiri zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emateko. Igorpena baliozkotu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da.

c) Salbuespen gisa, aurkeztu beharreko adierazpenak 12.000 erregistro baino gehiago baditu, eredu informatiboen inprimaki osagarritik:

1. Eredu informatiboen inprimaki osagarrian (994) sartu Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Atarian.

2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: M345.

3. Transmititu beharreko fitxategia erantsi.

Fitxategi horren edukia eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen araberakoa izanen da.

Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indargabetzen da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urriaren 18ko 134/2018 Foru Agindua, "Planak, pentsio funtsak, sistema alternatiboak eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, aurreikuspen plan aseguratuak, aurrezpen sistematikoko banakako planak, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak eta mendekotasun aseguruak. Urteko aitorpena" izeneko 345 eredua onesten duena.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2022ko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2022ko urriaren 25ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

ERANSKINA

345 eredua elektronikoki aurkezteko sortzen diren fitxategiek bete beharreko diseinu logikoak

A) Diseinu logikoak

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota: Aitortzailearen erregistroa. Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota: Aitortuen erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak zenbat hartzaile dituen, hainbat erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, "Ñ" letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta "Ç" letrak (c hautsi maiuskula) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

345 EREDUA

B.–1. motako erregistroa

Aitortzailearen erregistroa.

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

'1' konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '345'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako honekin beteko da:

'T': Transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

IZEN-ABIZENAK: lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 345 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: "S" bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zerga-ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN ZENBAKIA.

"Aitorpen OSAGARRIA" eremuan "C" adierazi bada edo "S" adierazi bada "Ordezko aitorpena" eremuan, osatzen edo ordezten den aitorpenaren frogagiri zenbakia adieraziko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUAK KOPURUA, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

Aitortuen guztizko kopurua adieraziko da. Aitortu bat erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da.

145-159

Zenbakizkoa

EKARPENEN ZENBATEKOA, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Ordaindutako ekarpen, kontribuzio edo kopuruen zenbatekoa, guztira.

Aitortuen erregistroetako "ZENBATEKOA" eremuan (94 idazgunetik 106ra) adierazi diren kopuru guztien batura idatziko da, zeinurik eta dezimalik gabe.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

145-157

Ekarpenen guztizkoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

158-159

Ekarpenen guztizkoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

160-487

ZURIUNEAK.

488-500

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko erreserbaturiko eremua. Nafarroako Foru Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik

(*) Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

345 EREDUA

C.–2. motako erregistroa

Aitortuen erregistroa.

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: '2'.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '345'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak posizio hauexetan duen eduki berbera eman.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

18-26

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IFZ.

Aitortuak Espainian esleitutako IFZ badauka, honela adieraziko da:

–Pertsona fisikoa bada, aitortuaren IFZ, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez arautu ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu).

–Tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan 14 urtetik beherako pertsonak identifikatzeko, 14 urtetik beherako pertsonaren datuekin batera, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, haren legezko ordezkariarenak (aita, ama edo tutorea) ere azaldu beharko dira.

–Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

–Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Aitortua 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) jarriko da eremu honetan.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IZEN-DEITURAK.

Lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

76-79

Zenbakizkoa

JAIOTZA URTEA.

Aitortuaren jaiotza urteari dagozkion lau digituak jarriko dira eremu honetan.

80-81

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

Oro har, aitortuaren helbideko probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA

01

LEÓN

24

ALBACETE

02

LLEIDA

25

ALACANT

03

LUGO

27

ALMERÍA

04

MADRIL

28

ASTURIAS

33

MÁLAGA

29

ÁVILA

05

MELILLA

52

BADAJOZ

06

MURTZIA

30

BARTZELONA

08

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIRONA

17

TARRAGONA

43

GRANADA

18

TERUEL

44

GUADALAJARA

19

TOLEDO

45

GIPUZKOA

20

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

BIZKAIA

48

BALEAR UHARTEAK

07

ZAMORA

49

JAÉN

23

ZARAGOZA

50

Espainian bizi ez eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordaindu beharrik ez duten pertsonek ekarpen, kontribuzio edo ordaindutako zenbatekoak badira, probintziaren kodea 99 jarriko da.

82

Alfabetikoa

GAKOA.

Dagokion gako alfabetikoa adieraziko da, gakoen zerrenda honen arabera:

PENTSIO FUNTSAK KUDEATZEN DITUZTEN ENTITATEAK:

A.–Partaideen ekarpenak. Gako hau erabiliko da partaideek pentsio planetarako egiten dituzten ekarpen pertsonalak adierazteko, planaren edozein modalitatetan. Halaber, gako hau erabiliko da enpresak oro har egiten dituen enpleguko pentsio plan berean partaideek egiten dituzten ekarpenen berri emateko. Horretarako, eremu horretarako adierazten diren azpigakoak erabiliko dira.

B.–Sustatzaileen kontribuzioak. Gako honi lotuko zaizkio dira sustatzaileek enplegu planetan egin dituzten eta partaideei fiskalki egozten zaizkien kontribuzioak, bai eta enpresa kontribuzioak ere, fiskalki egotzi ezin direnak, salbuespenez egindakoak, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren 5.3.c) artikuluan xedatutakoaren arabera. Era berean, Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren laugarren xedapen iragankorretik seigarrenera bitartekoetan jasotako berriz orekatzeko planak betetzeko sustatzaileek egindako enpresa kontribuzioak adierazi beharko dira, bai eta Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko ekainaren 8ko 8/1987 Legearen lehen xedapen iragankorrean jasotako berriz orekatzeko planak betetzeko sustatzaileek egindako kontribuzioak ere.

Erregistroetan banakaturik adieraziko dira, A edo B gakoa den kontuan hartuz, %65eko edo hortik gorako desgaitasun fisiko edo zentzumenekoa dutenentzat, %33ko edo hortik gorako minusbaliotasun psikikoa dutenentzat edo epaile batek aitorturiko ezintasuna duten pertsonentzat ordaindutako zenbatekoak. Gogoan izan kasu horietan onuradunaren IFZ nahitaez adierazi behar dela. Ekarpena egiten duena desgaitasuna duen pertsona bera edo hirugarren maila bitarteko (hori barne) zeharkako edo zuzeneko ahaide bat izaten ahal da, hala nola ezkontidea edo tutoretza nahiz abegi araubidean bere kargura daukana, edo sustatzaile bat. Ekarpena egiten duena, sustatzailea ez dena, desgaitasuna duen pertsona ez den pertsona bat bada, onuradunaren IFZaz gain, "A" gakoa adieraziko da.

PENTSIO PLANEN SUSTATZAILEAK:

C.–Sustatzailearen kontribuzio kengarriak. Gako hau erabiliko da enplegu sistemako pentsio planen sustatzaileen kontribuzioak adierazteko, baldin eta haien zerga pertsonaletan kengarriak badira eta partaideei fiskalki egozten bazaizkie (langilearen erabaki batetik ondorio izan ala ez).

Gainera, gako hau erabiliko da enpresaburu indibidualak pentsio planetara egiten dituen ekarpenak adierazteko, baldin eta plan horien sustatzaile eta partaide bada eta zerga pertsonaletan kengarriak badira. Horretarako, kasu bakoitzerako aurreikusitako azpigakoak erabiliko dira.

SISTEMA ALTERNATIBOEN BARNEAN DAUDEN ENPRESA EDO ENTITATEAK:

D.–Enpresa edo entitatearen kontribuzio eta zuzkidurak.

GIZARTE AURREIKUSPENEKO MUTUALITATEAK:

E.–Banakako profesional edo enpresariek ordaindutako diru-kopuruak, murrizketa izateko eskubidea ematen dutenak. Gako honi lotuko zaizkio banakako profesionalek edo enpresariek, haien ezkontideek eta lehen mailako odol-ahaidetasunezko senideek eta mutualitate horietako langileek ordaindutako zenbatekoak, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren 8.6 artikuluan aurreikusitako kontingentziak estaltzea xede duen zatian.

F.–Besteren konturako langileek edo langile bazkideek ordaindutako zenbatekoak, murrizketa izateko eskubidea dutenak. Gako honekin soilik lotuko dira pentsio planetarako gizarte aurreikuspeneko sistema alternatibo gisa besteren konturako langileek edo bazkide langileek jarduten duten gizarte aurreikuspeneko mutualitateei ordaintzen dizkieten zenbatekoak, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren 8.6 artikuluan xedatutako kontingentziak estaltzea xede duen zatian, aipatutako langileentzako langabezia barne.

G.–Sustatzaileak ordaindutako zenbatekoak. Gako honi lotuko zaizkio sustatzaileak langileari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarrian murriztapena izateko eskubidea duten lan-etekin gisa fiskalki egotzi dizkion zenbatekoak, Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera egiten badira, aipatutako langileentzako langabezia barne hartuta.

Erregistroetan bereizietan adieraziko dira, E, F edo G gakoa den kontuan hartuz, %65eko edo hortik gorako minusbaliotasun fisiko edo zentzumenekoa dutenentzat, %33ko edo hortik gorako minusbaliotasun psikikoa dutenentzat edo epaile batek aitorturiko desgaitasuna duten pertsonentzat ordaindutako zenbatekoak.

Gogoan izan kasu horietan onuradunaren IFZ nahitaez adierazi behar dela. Ekarpena egiten duena desgaitasuna duen pertsona bera edo hirugarren mailara bitarteko (hori barne) zeharkako edo zuzeneko ahaide bat izaten ahal da, bai eta ezkontidea edo tutoretza nahiz abegi araubidean bere kargura dutenak ere, edo sustatzaile bat. Desgaitasuna duen pertsonak onuradun bakarra eta ezeztaezina izendatua izan behar du. Ekarpena egiten duena sustatzailea ez izanik desgaitasuna duen pertsona bera ez bada, diru-sarrera hori erregistro bereizian adieraziko da, eta "E" edo "F" gakoa eta onuradunaren IFZ adierazi beharko da.

AURREIKUSPEN PLAN ASEGURATUAK:

H.–Hartzaileak ordaindutako zenbatekoak. Gako honi lotuko zaizkio aurreikuspen plan aseguratuei ordaindutako primak.

Aurreikuspen plan aseguratuen hartzaileek ordaindutako primen zenbatekoa adierazi beharko da, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.3 artikuluan aipatzen denari jarraikiz.

Erregistroetan bereizirik adieraziko dira eratutako aurreikuspen plan aseguratuetan ordaindutako primak %65eko edo hortik gorako desgaitasun fisiko edo zentzumenekoa dutenentzat, %33ko edo hortik gorako desgaitasun psikikoa dutenentzat edo epaile batek aitorturiko desgaitasuna duten pertsonentzat . Gogoan izan kasu horietan onuradunaren IFZ nahitaez adierazi behar dela. Primaren ordaintzailea desgaitasuna duen pertsona bera edo hirugarren mailara bitarteko (hori barne) zeharkako edo zuzeneko ahaide bat izaten ahal da, bai eta ezkontidea edo tutoretza nahiz abegi araubidean bere kargura dutenak ere. Desgaitasuna duen pertsonak onuradun bakarra eta ezeztaezina izendatua izan behar du. Primaren ordaintzailea egiten duena desgaitasuna duen pertsona bera ez bada, primaren ordainketa hori erregistro bereizian adieraziko da, eta "H" gakoa eta onuradunaren IFZ adieraziko dira.

AURREZPEN SISTEMATIKOKO BANAKAKO PLANAK:

I.–Banakako aurrezpen sistematikoko planetan sartutako primak, guztira.

ENPRESAREN GIZARTE AURREIKUSPENEKO PLANAK:

J.–Pentsioengatiko konpromisoa bideratzen duten aseguru kolektiboko kontratuei ordaindutako primak, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planak barne.

Erregistroetan bereizirik adieraziko dira enpresek eratutako gizarte aurreikuspeneko planetan ordaindutako primak %65eko edo hortik gorako desgaitasun fisiko edo zentzumenekoa dutenentzat, %33ko edo hortik gorako desgaitasun psikikoa dutenentzat edo epaile batek aitorturiko ezgaitasuna duten pertsonentzat. Gogoan izan kasu horietan onuradunaren IFZ nahitaez adierazi behar dela. Primaren ordaintzailea desgaitasuna duen pertsona bera edo hirugarren gradura bitarteko (hori barne) zeharkako edo zuzeneko ahaide bat izaten ahal da, bai eta ezkontidea edo tutoretza nahiz abegi araubidean bere kargura dutenak ere. Desgaitasuna duen pertsonak onuradun bakarra eta ezeztaezina izendatua izan behar du. Prima ordaintzen duena desgaitasuna duen pertsona bera ez bada, primaren ordainketa erregistro bereizian adieraziko da, eta "J" gakoa eta onuradunaren IFZ adieraziko dira.

MENDEKOTASUN ASEGURUAK:

K.–Mendekotasun larria edo mendekotasun handia izateko arriskua soilik estaltzen duten aseguru pribatuei hartzaileek ordaindutako primak, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.4 artikuluan aipatutakoak.

Erregistroetan bereizirik adieraziko dira lehen aipatutako mendekotasun aseguruetarako ordaindutako primak talde hauen mesedetan eratu badira: %65eko edo hortik gorako desgaitasun fisiko edo zentzumenekoa dutenentzat, %33ko edo hortik gorako minusbaliotasun psikikoa dutenentzat edo epaile batek aitorturiko ezgaitasuna duten pertsonentzat.

Gogoan izan kasu horietan onuradunaren IFZ nahitaez adierazi behar dela. Primaren ordaintzailea desgaitasuna duen pertsona bera edo hirugarren gradura bitarteko (hori barne) zeharkako edo zuzeneko ahaide bat izaten ahal da, bai eta ezkontidea edo tutoretza nahiz abegi araubidean bere kargura dutenak ere. Desgaitasuna duen pertsonak onuradun bakarra eta ezeztaezina izendatua izan behar du. Prima ordaintzen duena desgaitasuna duen pertsona bera ez bada, primaren ordainketa erregistro bereizian adieraziko da, eta "K" gakoa eta onuradunaren IFZ adieraziko dira.

L.–Mendekotasun aseguru kolektiboei ordaindutako primak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.4 artikuluaren azken paragrafoan aipatzen diren mendekotasun aseguru kolektiboei ordaindutako primak bereizirik adieraziko dira. Testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bateginaren lehendabiziko xedapen gehigarrian adierazitako baldintzak bete beharko dituzte aseguru horiek; aseguruaren hartzailea enpresa izanen da bakar-bakarrik, eta langilea izanen da aseguruduna eta onuraduna. Enpresak aseguru kontratu horien ondorioz ordaindutako eta langileari egotzitako primek, urtean 5.000 euroko murrizketa berariazko muga independentea izanen dute.

83-84

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA.

A, C, D, E, F, G, I, J eta L gakoak direnean, zenbakizko azpigakoa adieraziko da, azpigako hauen zerrendaren arabera:

A gakoari dagozkion ekarpenetan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau adierazi beharko da edozein modalitatetako pentsio planetara partaideek egindako ekarpenak badira, 02 azpigakoan aipatutakoak izan ezik.

02

Azpigako hau adierazi beharko da langileek ekarpenak egiten badituzte enpresak oro har ekarpenak egiten dituen enplegu sistemako pentsio plan berean.

C gakoari dagozkion ekarpenetan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau adieraziko beharko da enplegu sistemako pentsio planen sustatzaileek egindako kontribuzioek kenkaria izateko eskubidea ematen badute beren zerga pertsonaletan eta fiskalki partaideei egozten bazaizkie.

02

Azpigako hau adierazi beharko da enpresari indibidualak enpleguko pentsio planetara egindako ekarpen propioak badira, plan horien sustatzaile eta partaide bada, eta plan horiek zerga pertsonaletan fiskalki kengarriak badira.

03

Azpigako hau adieraziko da enplegu sistemaren pentsio planerako ekarpenak badira, baldin eta ekarpen horiek langilearen erabaki baten ondorio badira eta harentzat gauzazko ordainsariak badira.

04

Azpigako hau adieraziko da enpresa kontribuzioak badira, partaide edo onuradunei fiskalki egotzi ezin zaizkienak, salbuespen gisa egindakoak azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren 5.3.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Era berean, azpigako hau adieraziko da enpresa ekarpenen kasuan, jada onartuta dauden pentsioengatiko konpromisoak kanporatzeko. Ekarpen horien kengarritasuna mugen mende dago, eta sustatzaileek berriz orekatzeko planak betetzeko egiten dituzte, Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren 4. xedapen iragankorretik 6.era bitartekoei jarraikiz.

Halaber, azpigako hau adierazi beharko da sustatzaileek egindako kontribuzioen kasuan, Pentsio Plan eta Funtsak arautzeko ekainaren 8ko 8/1987 Legearen lehenengo xedapen iragankorrari loturiko berriz orekatzeko planak betetzeko direnean.

D gakoari dagozkion prima ordainduetan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau adieraziko da enpresariek sistema alternatiboei egindako ekarpenen kasuan, sustatzailearen zerga pertsonalean kenkaria izateko eskubidea ematen ez dutenak, eta fiskalki langileei egotzi ez zaizkienak (halakoak ez dira 190 ereduan aitortzen, kontura egindako gauzazko lansari gisa).

02

Azpigako hau adieraziko da enpresek aseguru kontratuei egindako ekarpenak badira, langileei fiskalki egotzi ezin zaizkienak, jada onartuta dauden eta kengarriak ez diren pentsioengatiko konpromisoak kanporatzeko, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

03

Azpigako hau adieraziko da onuradunei fiskalki egotzi ezin zaizkien enpresa kontribuzioak badira, sustatzailearen zerga pertsonalean kengarriak diren eta jada onartuta dauden pentsioengatiko konpromisoak kanporatzeko, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren bosgarren xedapen iragankorraren 5. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

E gakoari dagozkion prima ordainduetan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau idatzi beharko da enpresari indibidualak gizarte aurreikuspeneko mutualitateari egiten dizkion ekarpen propioak badira, mutualitatearen sustatzailea eta, gainera, mutualista denean.

02

Azpigako hau adierazi beharko da profesionalek edo banakako enpresariek ordaindutako zenbatekoen kasuan, baldin eta murrizketa jasotzeko eskubidea ematen badute, 01 azpigakoan aipatutakoak izan ezik.

F gakoari dagozkion prima ordainduetan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau adierazi beharko da besteren konturako langileek edo bazkide langileek pentsio planen gizarte aurreikuspeneko sistema alternatibo gisa jarduten duten gizarte aurreikuspeneko mutualitateei ordaindutako zenbatekoak badira, Pentsio Planak eta Funtsak arautzeko Legearen testu bateginak, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 8.6 artikuluan aurreikusitako kontingentziak estaltzea xede duen zatian, langile horientzako langabezia barne, 02 azpigakoan adierazi behar ez badira.

02

Azpigako hau adierazi beharko da langileek ekarpenak egiten badizkiote enpresak oro har ekarpenak egiten dizkion gizarte aurreikuspeneko mutualitateari.

G gakoari dagozkion ordaindutako zenbatekoetan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau adierazi beharko da sustatzaileak langileari fiskalki egotzi dizkion zenbatekoak badira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarrian murriztapena izateko eskubidea duten lan etekinen kontzeptuan.

02

Azpigako hau adieraziko da sustatzaileak ordaindutako zenbatekoen kasuan, kopuru horiek langilearen erabaki baten ondorio badira eta harentzat gauzazko ordainsariak badira.

I gakoari dagozkion prima ordainduetan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau erabiliko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren aurrezpen sistematikoko planetan hartzaileek egindako ekarpenen kasuan.

02

Azpigako hau erabiliko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Foru Legearen hamalaugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren aurrezpen sistematikoko plan bihurtzen diren aseguru kontratuetan hartzaileek egindako ekarpenen kasuan. Gako hau adieraztean, aseguru entitateak esan nahi du betetzen dela 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 62.15.d) artikuluan aipatzen den baldintza, urtean ordaindutako primen gehieneko zenbatekoarena.

J gakoari dagozkion prima ordainduetan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau adieraziko da asegurudunek aseguru kolektiboko kontratuetan egindako ekarpenen kasuan, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak barne, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.5 artikuluan aipatzen direnak.

02

Azpigako hau adieraziko da enpresak egindako ekarpenen kasuan, kopuru horiek langilearen erabaki baten ondorio badira eta harentzat gauzazko ordainsariak badira.

03

Azpigako hau erabiliko da hartzaileek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.5 artikuluan aipatzen diren enpresen gizarte aurreikuspeneko planetara egindako ekarpenen kasuan, zergen ondorioetarako partaideei egozten bazaizkie.

04

Azpigako hau adierazi beharko da enpresari indibidualak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.5 artikuluan aipatzen den enpresaren gizarte aurreikuspen plan bati egiten dizkion ekarpen propioak badira, baldin eta plan horren hartzailea eta aseguratua bada.

Gogoan hartu: Pentsio planen eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateen antzeko prestazioen estaldura sistemetarako enpresa kontribuzioak eta zuzkidurak, fiskalki langileei egotzi ahal zaizkienak, ez dira 345 eredu honetan sartuko, 190. ereduan baizik: "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenak eta konturako sarrerak".

L gakoari dagozkion mendekotasun aseguru kolektiboei ordaindutako primetan erabili beharreko azpigakoak:

01

Azpigako hau adieraziko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55.1.4 artikuluaren azken paragrafoan aipatzen diren mendekotasun aseguru kolektiboei enpresak ordaindutako primak badira. Testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

02

Azpigako hau adieraziko da, banakako enpresariak bere ekarpenak egiten badizkie hartzaile eta aseguratu den mendekotasun aseguru kolektiboei.

03

Azpigako hau adieraziko da enpresak ordaindutako primen kasuan, baldin eta langilearen erabaki baten ondorio badira.

85-93

Alfazenbakizkoa

DESGAITASUNA DUEN PERTSONA ONURADUNAREN IFZ.

Onuradunaren IFZ jasoko da, baldin eta % 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo sentsoriala badu, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun psikikoa badu, edo epaile batek aitortutako ezintasuna badu, gradua edozein dela ere, eta onuradun bakar eta modu ezeztaezinean izendatu badute, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz. Ekarpena egiten duena izaten ahalko da desgaitasuna duen pertsona bera, hirugarren mailarainoko (hori barne) zuzeneko edo alboko ahaide bat edo sustatzaile bat. Aipatutako pertsona edo entitate bakoitzak egindako ekarpenak bereiz jarriko dira.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

94-106

Zenbakizkoa

ZENBATEKOA.

Zenbakizkoa, 13 posiziokoa.

Ikur eta dezimalik gabe adieraziko da zerrendako partaide, subjektu edo mutualista bakoitzak ekarpen, kontribuzio edo ordaindutako diru-kopuruen guztizko zenbatekoa, edo bestela sustatzaileek bakoitzari egotzitakoaren guztizko zenbatekoa, betiere aitorpenari dagokion epealdian.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

94-104

Zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

105-106

Zenbatekoaren dezimalen zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

107-160

Alfazenbakizkoa

A, B eta C GAKOETARAKO DATU GEHIGARRIAK.

Datu gehigarri horiek A, B eta C gakoen ekarpen eta kontribuzioetarako bakarrik beteko dira.

Eremu hau hirutan banatzen da:

107-146

PENTSIO PLANAREN IZENA.

40 idazguneko eremu alfazenbakizkoa.

Aitortua sartua dagoen pentsio planari dagokiona adieraziko da.

147-151

PENTSIO FUNTSAREN ERREGISTRO ZENBAKIA:

5 idazguneko eremu alfazenbakizkoa.

Aurreko eremuan adierazitako pentsio plana sartua dagoen funtsari dagokiona adieraziko da.

152-160

PENTSIO-FUNTSAREN IFZ:

9 idazguneko eremu alfazenbakizkoa.

Aurreko eremuan adierazitako funtsari dagokiona adieraziko da.

161-169

Alfazenbakizkoa

D GAKORAKO DATU GEHIGARRIAK.

Datu gehigarri hori D gakoaren ekarpen eta ekarpenetarako bakarrik beteko da.

161-169

ASEGURU ENTITATEAREN IFZ.

Espainian aritzeko baimena duen aseguru entitatearen IFZ idatziko da (pentsioaren konpromisoak bideratzeko aseguru kontratua egin duen enpresa).

170-189

Zenbakizkoa

I GAKORAKO DATU GEHIGARRIAK.

Datu gehigarri hau I. gakoko ekarpen eta kontribuzioetarako baino ez da beteko.

170-177

LEHEN PRIMA ORDAINTZEKO DATA.

Gakoaren eremuan (2. motako erregistroaren 82. posizioan) I (Aurrezpen sistematikoko banakako planak) adierazi bada, eremu honetan adieraziko da: aurrezpen sistematikoko banakako planaren lehenengo primaren (01 azpigakoa) edo aurrezpen sistematikoko banakako plan bihurtu den bizi aseguruaren (02 azpigakoa) ordainketa data. Bietan adierazi beharko dira urteko lau digituak, hilabetearen bi digituak (01etik 12ra) eta eguneko biak (01etik 31ra), UUUUHHEE formatuan.

178-189

AURREZPEN SISTEMATIKOKO BANAKAKO PLANEN (PIAS) ZENBATEKO METATUA.

Zenbakizkoa, 12 posiziokoa.

I. gakorako (01 eta 02 azpigakoak), aurrezpen sistematikoko banakako planean metatutako primen guztizko zenbatekoa adieraziko da. Zenbateko hori ez da izanen 240.000 eurotik gorakoa zergadun bakoitzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 35/2006 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

Eremu hau bitan banatzen da:

178-187

Zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

188-189

Zenbatekoaren dezimalen zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

190-500

ZURIUNEAK.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik

(*) Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F2214220