223. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arrosadia auzoko hiri-jarduketarako plan bereziaren alegazioen txostena eta jendaurrean jartzeko epe berria. Onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 7an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 07-NOV22 (5/US).

"Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko uztailaren 5ean hartutako erabakia (23/US), zeinaren bidez hasiera batez onetsi baitzen Arrosadia auzoko hiri-jarduketarako plan berezia (2021eko 200. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 26koa); ikusi dira jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioak; ikusi dira alegazioen txostena eta Arrosadia auzoko hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzeko epe berrirako dokumentua, Aragon Terroba I.-k, Lamana Pastor L.-k eta Ramirez Sanchez J.M.-k eta Sigifredo Martín Sánchezek 2022ko urriaren 26an aurkeztua, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Tekniko eta Juridikoek 2022ko urriaren 27an egindako txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea idazketa-taldeak egindako alegazioen txostena eta Jendaurrean jartzeko epe berrirako dokumentazioa (PEAU Milagrosa) izeneko dokumentua, baita Gerentziako zerbitzu teknikoen txostena ere, eta, horrenbestez:

–Onestea 1., 2., 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. alegazioak.

–Partez baiestea 3. alegazioa, ZIP 1.2 desagertzeak eraikinari aplikatu beharreko araubidea argitzea baitakar: eraikina arautuko dute zalantzarik gabe hiri-lurzoruaren ezaugarri diren hirigintzako determinazioek. Horrela, alegazio-egileek aipatzen duten segurtasun juridikoa bermatzen da.

Ezestea honako hauek:

–11. alegazioa: eskatzen du 4. poligonoko 506 katastro-lurzatia hiri-lurzoru finkatutzat hartzea eta lurzatiaren hondoa aldatzea, eta alegazioa ezetsi egiten da, ulertzen baita lurzatia egikaritze-unitate eten batean integratuta dagoela, eta horrek hiri-lurzoru finkatugabearen kalifikazioa justifikatzen duela; izan ere, haren konfigurazioaren asmoa da bi zuzkidura-erreserba lortzea eta Río Salado kalearen irisgarritasuna hobetzea. Era berean, ez da egokitzat jotzen lurzatiaren hondoa aldatzea.

–12. alegazioa: eskatzen du 4. poligonoko 405. eta 406. katastro-lurzatiak jarduketa-unitate esklusibo batean sar daitezela eta bizitegi-erabilerako lurzatitzat kalifika daitezela, %50eko edo gehiagoko eraikuntza-okupazioari eutsita, eta ezetsi egiten da alegazioa, bai eta lurzati horiek UE01 eremuan sartzea ere, etenduna baita, eta erabilera aldatzen zaio, bizitegitarako izatetik zuzkiduretarakoa izatera pasatuz, Río Salado kalera doan eremuan, eta justifikatuta dago hori, inguru horretan hiri-jarduketarako plan bereziaren antolamendua gidatu duten helburu eta irizpideen arabera, zeinean lehentasuna eman baitzaio irisgarritasuna hobetzeari. Proposatzen du Río Salado kalean aurreikusitako zuzkidura-eraikinari baldintza bat ezartzea, 407. lurzatiko egungo eraikinaren mehelin itsuaren hondoa ez gainditzeko, lurzati horretako etxe-saileko patiora ematen duten baoei zuzkidura horren bolumen eraikiak eragin ez diezaien.

2. Jendaurrean jartzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita eta, gutxienez, Nafarroan argitaratutako egunkarietan argitaratuta, hasiera batez onetsitako Arrosadiako hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua eta jendaurrean berriz jartzeko dokumentazioa (PEAU Milagrosa).

3. Erabaki honen berri ematea alegazio-egileei, 1. puntuan onetsitako alegazioei buruzko txostenaren kopiarekin batera.

4. Erabaki hau jakinaraztea honako hauei: Aragon Terroba I., Lamana Pastor L., Ramirez Sanchez J.M. eta Sigifredo Martín Sánchez."

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabete bateko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2214740