223. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

UE 29 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Leitzako Udaleko alkateak, abuztuaren 1eko 2022/0220 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion UE 29 unitatea urbanizatzeko proiektuari.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2022ko abuztuaren 18an, eta jendaurreko epean proiektuari ez zaionez alegaziorik aurkeztu, Udalbatzak, 2022ko irailaren 27an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen UE 29 unitatea urbanizatzeko proiektua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Leitzan, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2214268