223. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Udal Plan Orokorra

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren apirilaren 26ko 61E/2022 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Arangurengo Udal Plan Orokorraren espedientea, udal honek sustatua. 2022ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean.

Foru agindu horretan xedatua betez, dagozkion hirigintza araudia eta katalogoa argitaratzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Hirigintza araudi honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Mutiloan, 2022ko urriaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Udal Plan Orokorra (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213506