223. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE-DEIA, 000368/2022 prozedura arruntean. Prozedura hori Francisco Javier Cantarero Arévalo jaunak, Julián Cantarero Sanchez jaunak, Josefa Arévalo García andreak, Viñedos de Calidad SAk eta Explotaciones de Viñedos SLk jarri zuten, Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekainaren 22ko erabakiaren aurka (Corellako herri-ondasunak berreskuratzeari buruzko oinarri orokorrak onesteko erabakia; 2022ko uztailaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 142. zk.).

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizioaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorri behar da 000368/2022 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Prozedura hori Francisco Javier Cantarero Arévalo jaunak, Julián Cantarero Sanchez jaunak, Josefa Arévalo García andreak, Viñedos de Calidad SAk eta Explotaciones de Viñedos SLk jarri zuten, Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekainaren 22ko erabakiaren aurka (Corellako herri-ondasunak berreskuratzeari buruzko oinarri orokorrak onesteko erabakia; 2022ko uztailaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 142. zk.).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari jarraikiz, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira.

Interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara jo dezakete, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2022ko azaroaren 3an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F2214603