222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Informazio publikoa. Informazio publikoaren espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Joseba Larrarte Alzugaray.

Helbidea: Iparraldea etxea, 11 A - 31780 Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Tokia: Suspela.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak, abeltzaintza eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartuko da kutxatila baten bidez, eta haren ondoan paratuko da biltegia. Biltegitik 100 metroko hodi bat aterako da baserriraino, eta han baratze bat ureztatzeko, etxeko gauzetarako eta oilategi bat hornitzeko erabiliko da ura.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko urriaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2213908