222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-S-195

Grupo Cetya SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Grupo Cetya SA.

Xedea: hondakin urak isurtzeko baimena, harria erauzteko harrobi batekoak eta hormigoia fabrikatzeko instalazio batekoak.

Ibilgua: Errekaldea erreka (Elortz ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Tebas-Muru Artederreta (Nafarroa).

Isurketa dagokie harrobiaren eta instalazioko gasolioa biltegiratu eta hornitzeko eremuaren jariatze urei, kutsaturik egon daitezkeenei. Urteko bolumena 480 m³-koa da, eta behin araztu ondoren Elortz ibaiaren afluentea den Errekaldea errekara isurtzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urriaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2214079