222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-A-81

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2022ko irailaren 12an emandako ebazpenaren bidez, Jesús Astiz Eslavari eta José Luis Astiz Eslavari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaie, Tebas-Tebas-Muru Artederretan (Nafarroa), Errekaldea errekatik, eskuinaldetik, ura hartzeko, 0,139 hektarea ureztatzeko, Tebas-Muru Artederretako udal mugarteko (Nafarroa) 1. poligonoko 303. lurzatian. Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (abuztuan) 0,003 l/s-koa izanen da, eta urtean hartuko den gehieneko bolumena 29,9 m³-koa; aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2022ko irailaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2213799