222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Soberako lurzatiaren kalifikazioa, 1. poligonoko 609. lurzatiari. Behin betiko onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2022ko urriaren 20an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen soberako lurzati deklaratzea 1. poligonoko 609. lurzatia, ondoren saltzeko 1. poligonoko 625. lurzati mugakidearen titularrari. Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2022ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 1ean, eta udal honen iragarki-taulan.

Jendaurrean egon den bitartean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, hasierako onespena behin betiko bilakatzen da, eta argitara dadila agintzen da, dagozkion ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Villamayor de Monjardinen, 2022ko urriaren 27an.–Alkatea, Eugenio F. Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L2214365