222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, berdeguneak mantentzeko zerbitzu publikoaren kudeaketa moduan, zuzeneko kudeaketara pasatzeko

Vianako Udalak, 2022ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea berdeguneak mantentzeko zerbitzu publikoaren kudeaketa modua, zeharkako kudeaketatik zuzeneko kudeaketara pasatzeko, bat etorriz espedientean jasotako agiriekin eta justifikazio-memoriarekin.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko 6/1990 Foru Legearen 205.2b) artikuluan ezarritakoarekin, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako ediktuen taulan argitaratzen denetik hasita, edozein pertsona fisiko edo juridikok espedientea aztertu eta beren burua interesduntzat jotzen dutenek agertu eta egoki irizten dituzten alegazio, iradokizun eta erreklamazioak egin ditzaten.

Vianan, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2214334