222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Gora jotzeko 22-01718 errekurtsoa, Gorraizko esparruari dagokionez Eraikingintza-ordenantzaren 67. artikuluan egindako aldaketaren akats zuzenketari buruzkoa

Honen bidez jakinarazten da Maravillas Lezáun Júanizek gora jotzeko 22-01718 errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Gorraizko esparruari dagokionez Eraikingintza-ordenantzaren 67. artikuluan egindako aldaketaren akats zuzenketaren aurka. Zuzenketa hori argitara eman zen 2022ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 9an, zuzentzeko 2015eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, argitaratutako testua.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2022ko urriaren 25ean.–Udaleko idazkaria, Jesús Erburu Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2214288