222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 133. lurzatian. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Xabier Guerra Villanuevak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia, Urrotz-Hiriko 1. poligonoko 133. lurzatiari buruzkoa, Elías Beitia Fernández arkitektoak idatzia.

Bigarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

Urrotz-Hirian, 2022ko urriaren 31n.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2214490