222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

"Komentu Zaharra" S2 sektoreko birpartzelazio proiektua, 4. poligonoko 5. eta 199. lurzatietan. Behin betiko onespena

Urdazubiko Udalak, 2022ko ekainaren 3an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Urdazubiko "Komentu Zaharra" S2 sektoreko birpartzelazio proiektua, 4. poligonoko 5. eta 199. lurzatiei buruzkoa, Justo Arrechea Bidaurrek sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urdazubin, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2214486