222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 4. poligonoko 5. eta 199. lurzatietan. Behin betiko onespena

Urdazubiko Udalak, 2022ko ekainaren 3an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udalaren eta Justo Arrechea Bidaur jaunaren arteko kudeaketako hirigintzako hitzarmena, Urdazubiko udalerriko Komentu Zaharra izeneko S2 sektoreko (4. poligonoko 5. eta 199. lurzatiak) aprobetxamenduaren %10aren ordezkapen ekonomikorako.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin bat.

Urdazubin, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Ignazio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2214485