222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Egiturazko aldaketa, 4. poligonoko 74. lurzatiari dagokiona. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2022ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Urdazubiko Udal Planaren egiturazko aldaketa 4. poligonoko 74, lurzatian, Jose Luis Gomez Sierrak sustatua.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Urdazubin, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2214472