222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 66. lurzatian. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2022ko azaroaren 3ko alkatetzaren ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi du Ingeteam Power Technology SAk sustatutako xehetasun-azterketa, Sesmako katastroko 4. poligonoko 66. lurzatiari buruzkoa (El Juncarillo industrialdea).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Sesman, 2022ko azaroaren 4an.–Alkatea, María Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2214613