222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arrotxapeko Plan Partziala aldatzea (U.I. III/Z.O.1), San Pedro Multzoa, 11 eta 12. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 24an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 24-OCT-22 (3/US).

Ikusirik agiri hau: "Arrotxapeko Plan Partziala aldatzea (U.I. III/Z.O.1), San Pedro Multzoa, 11 eta 12"; eta jarraikiz Hirigintza Gerentziako kudeatzailearen albokoaren 2022ko urriaren 14 txostenari,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Arrotxapeko Plan Partzialaren aldaketa (U.I. III/Z.O.1), San Pedro Multzoko 11 eta 12 zenbakietan, Iruñeko Udalak sustatuta, xede duena Arrotxapeko indarreko plan partziala aldatzea, lerrokadura berriak zehatz daitezen, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko, San Pedro Multzoko 11 eta 12ko eraikinean.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan iragarkia jartzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, behar den txostena emateko.

Iruñean, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2214324