222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Leitza

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 57. lursailean. Hasierako onespena

Leitzako alkateak, urriaren 10eko 2022/0303 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 3. poligonoko 57. lursailari buruzko xehetasun-azterketa, Alberto Gonzalez Purroyk egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2214269