222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen kirol-lehiaketetan parte hartzen duten herriko kirolari, klub edo kirol-elkarteentzat, 2021eko urriaren 16tik 2022ko urriaren 15era bitarte. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 655086.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/655086).

Jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

Xedea. Deialdi honen xedea da arautzea herriko kirolari, klub edo kirol-elkarteei ematen zaizkien dirulaguntzak. Hartzaileek ez dute inolako hitzarmenik sinatuta eduki behar Cascanteko Udalarekin.

Diruz lagunduko diren kontzeptuak:

1.–Joan-etorrien gastuak.

2.–Ostatua.

3.–Kirol arropa eta materiala.

4.–Teknikarien ordainsariak.

5.–Kirol lehiaketetan parte hartzearen ondoriozko beste edozein gastu, baldin eta, deialdiaren xedearekin bat, Kirol Batzordeak diruz laguntzeko modukotzat jotzen baditu.

Dirulaguntza honek 2.500,00 euroko aurrekontua izanen du guztira.

Udalaren web-orrian eskura daitezke deialdi honetako eskabideak, eranskinak eta oinarri arautzaileak: www.cascante.com.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun balioduneko izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cascanten, 2022ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2214255