222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 625. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko urriaren 27ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Gesprad SAk sustatutako xehetasun-azterketa, Biurrungo 2. poligonoko 625. lurzatiari buruzkoa. Haren xedea da etorkizunean eginen den 4 etxebizitza libre atxikien eraikinaren lerrokadurak, sestrak eta bolumenak aldatu eta egokitzea behar bezala.

Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (www.biurrun-olcoz.es), eta espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Biurrun-Olkotzen, 2022ko urriaren 27an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2214351