222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuetan. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2022ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Arguedasko Udal Plan Orokorraren antolamendu xehatuaren determinazioetan.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2214292