222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1037., 1100., 1101., 1102. eta 1103. lurzatietan. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko urriaren 4an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 1037., 1100., 1101., 1102. eta 1103. lurzatietan, Arnatz kaleko (Arbizu) eremuan. Arbizuko Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta argitara emanen da Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta Udal honen iragarki-taulan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretuaren horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Arbizun, 2022ko urriaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2214280