222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, ehorzlearen lanpostuan aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren urriaren 21eko 2166 Ebazpenaren bitartez onetsi zen onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, deialdi honetan: Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, ehorzlearen eginkizunak bete ditzaten, aldi baterako (D maila / taldearekin parekaturik), Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Honako hau dio 2.1 oinarriak: "Izangai bazterturik egonez gero, 3 egun baliodun emanen dira akatsak zuzentzeko eta, ondotik, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da aipatutako tokietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean".

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatutako deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrenda:

1. Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

Onartuak:

CANO GARCÍA, JUAN CARLOS

CORTÉS GRACIA, SALVADOR FIDEL

COUSO CHAMARRO, ALEJANDRO

GARDACHAL MARTIARTU, LUIS ÁNGEL

GIL FERNÁNDEZ, ANTONIA

HERNÁNDEZ VALLÉS, JUAN CRUZ

LLORENTE NAVARRO,ARTURO

LORENTE HUGUET, VÍCTOR MANUEL

ORTEGA PÉREZ, JOSÉ ANTONIO

PUYO GRACIA, IGNACIO

REMÍREZ SÁNCHEZ, MAYKEL

SALCEDO PÉREZ, JOSÉ MANUEL

SANZ CATALÁN, ENEKA

VILLANUEVA ZAMORANO, JAVIER

Bigarrena.–Honako honen berri ematea izangai onartuei, jarraikiz 4. oinarriari: lehenbiziko ariketa 2022ko azaroaren 22an izanen da, 9:30ean, Lestonac zentro zibikoan (San Marcial bidea, 27, Tutera). Idatziz erantzun beharko zaie 20 galderari.

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala izan beharko dute aldean edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Orobat, boligrafo urdina eraman beharko dute.

Hirugarrena.–Agintzea Udaletxeko iragarki-taulan argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, Udalaren web-orrian kontsultatzen ahalko da (www.tudela.es), "Lan eskaintzak" izeneko atalean, deialdiaren aipamenean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2022ko urriaren 24an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2214113