222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

INFORMAZIO PUBLIKOAREN HIRUGARREN TRAMITEA: "Lombas II" haize-parkea eta bere ebakuazio-azpiegiturak Azagra, San Adrián, Funes, Milagro, Cadreita eta Valtierrako udal-mugarteetan (1178-CE).

2021eko urriaren 13an, eta Nafarroan haize-parkeentzako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako ondorioetarako, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak informazio publikoaren bigarren tramitean jarri zuen Río Ebro Renovables SLk 2021eko abuztuaren 20an aurkeztutako eskaera, "Lombas II" 21,30 MW-eko haize-parkearen eta bere ebakuazio-azpiegituren espedienteari buruzkoa.

Sustatzaileak 2022ko urriaren 21ean aurkeztutako dokumentazio berria jaso ondoren, proiektuaren informazio publikoaren hirugarren tramitea egiten da.

–Eskatzailea: Río Ebro Renovables SL.

–Xedea: informazio publikoa, aurreproiektuarena eta ingurumen inpaktuaren azterketarena, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: "Lombas II" haize-parkea, 21,30 MW-ekoa, eta bere ebakuazio-azpiegiturak.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/lombas-ii-parke-eolikoa-hirugarren-informazioa-espediente-1178-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2022ko urriaren 27an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2214430