222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

101E/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 2koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, "Helduei euskara irakasteko laguntzak: 2022-2023" deialdian baimendutako gastua gehitzea onesten duena. DDBN identifikazioa: 635893.

Ikusirik Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako txostena, zeinak adierazten baitu "Helduei euskara irakasteko laguntzak: 2022-2023" deialdian baimendutako gastua gehitzeko eta argitara emateko beharra. Deialdi hori Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak ekainaren 27ko 82E/2022 Foru Aginduaren bidez onartu zuen. Gehikuntza hori eskatu da aurreko deialdiaren kitapenean 2.064,21 euroko zenbatekoa 2022ko erreserbatik askatu delako.

Bat etorriz Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuak urte anitzeko espedienteak tramitatzerakoan bete beharreko irizpideak onesten dituen Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren apirilaren 7ko 50/2017 Foru Aginduak ezarritakoarekin.

Kontuan izanik Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoa betetzen dela, deialdiak ezartzen baitu deialdi honetara bideratutako 2021eko ekitaldiko zenbatekoa 30.000 eurora arte handitzen ahalko dela foru agindu bidez, beste deialdi bat egin beharrik gabe.

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Helduei euskara irakasteko laguntzak: 2022-2023" deialdian erreserba eta baimendutako gastua 2.064,21 eurotan gehitzea onestea.

2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den aurrekontuko erreserbaren kredituaren gehikuntza baimentzen da (0410000366 zenbakidun kontabilitate espedientea); hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B30002 B3200 4819 334104: Helduen euskalduntzerako laguntzak

2022

2.064,21

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den aurrekontuko kredituaren gehikuntza baimentzen da (0410000914 zenbakidun kontabilitate espedientea); hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B30002 B3200 4819 334104: Helduen euskalduntzerako laguntzak

2022

2.064,21

4. Foru Agindu hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herritarrekiko Harremanetako Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kudeaketa Administratibo Ekonomikoaren Ataleko Kontabilitate Zentrora, Euskarabideko Euskara Sustatzeko Atalera, Programen Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, bidezko ondorioak izan ditzan.

5. Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko azaroaren 2an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2214528